Hurrengo 2 bideoetan Aranbizkarra ikastolako 2014-2015 ikasturteko programazioaren nondik norakoak ikus daitezke. Programazioa ikastola honetan
matrikulatutako ikasleen gurasoei zuzendua dago eta bideoa Aranbizkarra
ikastolako bilera aretoan grabatua izan da. Programazioaren bidez ikasturte honetako asignaturen helburuak eta eginbeharrekoak, ikastolako arauak,
antolatutako ekintzak, eskainitako zerbitzuak, eta aba rematen dira ezagutzera.
TESTOSTERONIS
2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea
TUTORETZA BILERA TUTOREA ETA IKASLEAREN GUSAROEN ARTEAN
Honako bideo honetan Aranbizkarra ikastolako Ander
tutorearen eta bere ikasle baten gurasoen arteko elkarrizketa ikus dezakegu.
Tutoretza arloko elkarrizketa hau ikastolako 3. Mailako gelan grabatua izan da
eta honako helburu hauek ditu: ikaslearen jarraipena gurasoei azaltzea,
ikasleak ikastolako arlo guztietan izandako aurrerapenei buruz berri ematea eta
orain arte ikasleak izandako jarrera ezagutzera eman eta jarrera horri
irtenbide bat jartzen saiatzea.
2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena
POBREZIA HEZKUNTZA SISTEMAN
Pobrezia, pobretasuna edo txirotasuna
oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin
eskuratzea da, zentzu hertsi batean. Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia bizi-kalitatearekin
ere loturik dago; hain zuzen, hezkuntza,
giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta
espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Horregatik,
pobreziak hezkuntzan daukan eragina aztertzea erabaki dugu, gaur egun dauden
ezberdintasunak aztertzeaz gain.
ZER DA?
Hezkuntza sisteman aurki ditzakegun
ezberdintasunak dira: arlo sozialekoak, arlo ekonomikokoak, eskola pribatu zein
publikoetakoak…Ezberdintasun hauek guztiek hezkuntzari eragiten diote eta
hezkuntza maila ezberdinak agertzea dakar.
ZERTARAKO?
Lehenik eta behin gai hau aukeratzearen arrazoia ondorengoa izan da:
Munduari egoera honen berri ematea. Horretaz gain hezkuntzak dituen metodoak
erabiliz ezberdintasun hauekin bukatzea posiblea dela uste dugu.
NON?
Gai hau oso zabala denez gure gizartean zentratzea erabaki dugu, hau da,
Euskal Herriko hezkuntza sisteman eta bertako eskoletan gehienbat.
NOIZ?
Gaur egun pairatzen dugun irakaskuntza eredu ezberdinetan.
NOLA?
Hezkuntza sistema aldatuz eta ezberdintasun horien ezagutzera emanez.
Adibidez, gurasoekin hitz eginez, berdinstasunez jokatuz, irakasle zein
zuzendariekin hitz eginez…
ZERGAITIK?
Ez zaigulako bidezkoa iruditzen hezkuntza sisteman ezberdintasunak egotea.
Guztiok hezkuntza sistema berdinean oinarrituz hezituak izan beharko
ginatekelako, eskubide berdinekin.
2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena
MAPA KONTZEPTUALAREN AZALPENA
Taldekide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin
irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , ikasi ditugun aspektu berriak
gainontzeko taldekideekin amankomunean jarri ditugu. Irakasleek gutako
bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigute, baina ideia gehienak antzekoak
izan dira edo zer ikusia izan dute euren artean. Horren adibide da ume bakoitza
bere aldetik ezagutu eta tratatu behar dela, hau da, ez garela denak berdinak
eta indibidualizazio baten bidez hezi behar direla haurrak. Gainera, konturatu
gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri barneratu beharko
liratekeela edo ikasi egin beharko liratekeela.
Esan beharra dugu, taldekide guztiak
oso gustura ibili garela irakasleekin izandako elkarrizketetan eta elkarrizketa
horietatik gauza aberats asko ikasi ditugula. Mapa kontzeptualean guztiok
ikasitako edo barneratutako alderdien laburpen bat jartzen saiatu gara alderdi
garrantzitsu guztiak edo gehienak bertan ageri daitezen eta gainerako
taldeetakoekin partekatzeko aukera izan dezagun.
Kontzeptu mapari dagokionez, mapa honela banatu dugu: azpititulu edo
azpigai ezberdin ipini ditugu. Lehenengoa irakasleen momentu onetan eta
zailetan oinarritua. Bigarrena irakasle lanbidean izan ditzazkegun arazoetan
eta haietatik irtetzeko metodoetan oinarrituta. Hirugarrena, Irakasle on batek
izan behar dituen eta izan behar ez dituen ezaugarriei buruzkoa. Azkenik
azkeneko azpigaia irakasleek erabilitako metodoei buruzkoa. Aipatu beharra dugu
gai edo azpigai gehiago okurritu zaizkigula baino guztien artean hitz egin eta
gero garrantzitsuenak iruditu zaizkigunekin baino ez garela gelditu.
Ikasitakoaren laburpen txikia ondorengoa litzateke:
1.
Irakasleen bizitzan momentu on eta txar askorekin topo
egingo dugula eta haietatik asko ikasten dela.
2. Irakasle on
batek honako ezaugarri hauek izan behar dituela: Prestakuntza ona, interesa eta
gogoa izatea irakasteko, ezagutza egokiak izatea, teknika ezberdinak
erabiltzea, umeak entzutea eta ulertzea…
3. Irakaskuntzan
sortu daitezkeen arazoak suertatzean profesionalei, gainerako irakasleei,
familiari… laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
4.
Irakaskuntza metodo ezberdinak erabiltzea edo
tartekatzea edota irakaskuntza metodo berriak probatzea ( talde
elkarreragileak, txokoak, setimenezko jolasak…
Amaitzeko, esan beharra daukagu, gure txikitako irakasleekin berriro ere harremana izateak asko poztu gaituela eta oroitzapen politak gogoratu ditugula. Gainera irakaskuntzari buruzko alderdi eta aholku garrantzitsu asko ikasi ditugu gutako bakoitzak eta seguru gaude etorkizunean oso baliagarri izango zaizkigula gutako askori.
2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena
ESKOLA BARRUKO ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARTEKO LOTURA
Gu biok, Unai eta Anartz, kirol
arloko monitore gara duela bi urtez geroztik. 4-12 urte bitarteko haurrekin
egiten dugu, eskolaz kanpoko hainbat kirol jardueratan: Psikomotrizitatea,
igeriketa errekreatiboa, saskibaloia, futbola, multikirola, eta abar.
Norberaren esperientziak,
gurasoekin izandako harremanak eta, azkenik, gu bion arteko iritzi-trukaketak
izan dira ondorengo planteamendua egitera eraman gaituztenak. Planteamendua bi
hitzetan esanda, honako hau da: aipatu ditugun hiru elementuek pentsarazi
digute eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren artean egon beharreko
loturaz hausnartu eta sakondu beharra dagoela, horren adibide ugari aurkitu
ditugu, baina planteamenduaren norabidea ulertzeko maiz errepikatzen den bat
aipatuko dugu: ume batzuk erosoago sentitzen dira eskolaz kanpoko jardueretan
eskola barrukoetan baino eta alderantziz.
Eskolaz kanpoko eta eskola
barruko jardueren arteko aldeak aztertzen hasi eta, behar bezalako azterketa batek
denbora asko eskatuko lukeen arren, batzuk argi eta garbi daudela dirudi:
haurren ardura maila desberdina, motibazio desberdina, interesa…
Planteamenduari sendoago eusteko,
gaur egungo adibide batzuetara jo dugu. Hala, irakaskuntza pribatuko nahiz publikoko
zenbait ikastetxeren webguneak bisitatu ditugu eta honako behin-behineko ondorio hauetara eraman gaituzte:
1.
Webgune gehienetan ez da eskolaz kanpoko
jardueren planteamendu teoriko-pedagogikorik egiten edo, egiten denean, oso
gaineko aipamenak egiten dira.
2.
Oro har, eskolaz kanpoko jarduerak isolaturik
agertzen dira, hau da, zentro bakoitzaren ikasketa planarekin erlazionatu gabe.
Horiek guztiek eraman gaituzte gure planteamendua egitera.
Azken finean, ikerketa gai posible bat iradokitzen dugu gure esperientziak
erakutsita uste dugulako emaitza onak lortuko liratekeela eskolaz kanpoko eta
eskola barruko jardueren arteko koordinazioa aztertu eta ondorio praktikoak
ateraz gero.
EDU ETA
ANARTZEN HARTEKO ELKARRIZKETA
Elkarrizketaren
lana bidali zigutenean oso zaila egin zitzaidan aukeratzea nori egin
elkarrizketa, irakasle miresgarri bat
pentsatzean, egia esateko, ez zitzaidan inor bururatzen; eta bururatzen
zitzaidana irakasle ordezkoa zen, edo harremana galduta neukan.
Azkenean Edu
aukeratu nuen, Edu heziketa zikloko gure tutorea zen. Agian nagusiagoak
ginelako edo beraren izaeragatik beste irakasleekin izan ez dudan hurbiltasuna
izan nuen, gainera gustukoa zuen gaiak irakasten zituen eta hori nabarmentzen
zen klasea emateko moduan.
Koldo Mitxelena
institutu ondoan dagoen taberna batean elkartzea erabaki genuen; patioetan
hamaiketakoa hartzera joaten ginen tabernara hain zuzen ere. Elkarrizketa
hasterakoan, bion arteko erlazioa nahiko hotza izan zen, galderei ekin niolako
zuzenean, baina elkarrizketa aurrera joan ahala, gero eta gusturago egon ginen.
Pentsatuta
neuzkan galderaz aparte, beste hainbat gai ere ukitu genituen eta aurreko bi
urteko oroitzapenak ere gogoratu genituen. Gauza asko argitu zidan hezkuntzari
buruz, esan zidan batzuetan oso zaila izan daitekeela irakaslea izatea, askotan
gauzak pentsatuta dauzkazun moduan ateratzen ez direlako edo umeen jarrera
askotan ez delako gustatuko litzaizukeena bezain ona. Baina hori metodologia
egokia erabilita eta psikologia pixka bat edukita ondo eramaten dela aipatu
zidan. Gaur egun irakaslea izateko hizkuntzak jakitea oso garrantzitsua dela
aipatu zidan, aukera asko zabaltzen dizula eta horretaz gain bidaiatzeko ere
oso gomendagarria dela ( bioi asko gustatzen zaigu bidaiatzea) eta ingelera
ikastera animatu zidan.
Guzti honekin
batera oso gustura egon nintzela esan beharra daukat, hasiera batean
elkarrizketaren ideia asko ez gustatu arren konturatu egin naiz esperientzia
duen jendearekin hitz egiterakoan, pentsatzen duzuna baino gehiago ikasten
duzula, eta seguruenik beste irakasle batekin topatzen naizenean dauzkadan
galderak egingo dizkiot inongo lotsarik gabe.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)