Alex Gonzalez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Alex Gonzalez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

2014-2015 IKASTURTEKO PROGRAMAZIOA

Hurrengo 2 bideoetan Aranbizkarra ikastolako 2014-2015 ikasturteko programazioaren nondik norakoak ikus daitezke. Programazioa ikastola honetan matrikulatutako ikasleen gurasoei zuzendua dago eta bideoa Aranbizkarra ikastolako bilera aretoan grabatua izan da. Programazioaren bidez ikasturte honetako asignaturen helburuak eta eginbeharrekoak, ikastolako arauak, antolatutako ekintzak, eskainitako zerbitzuak, eta aba rematen dira ezagutzera.

TUTORETZA BILERA TUTOREA ETA IKASLEAREN GUSAROEN ARTEAN

Honako bideo honetan Aranbizkarra ikastolako Ander tutorearen eta bere ikasle baten gurasoen arteko elkarrizketa ikus dezakegu. Tutoretza arloko elkarrizketa hau ikastolako 3. Mailako gelan grabatua izan da eta honako helburu hauek ditu: ikaslearen jarraipena gurasoei azaltzea, ikasleak ikastolako arlo guztietan izandako aurrerapenei buruz berri ematea eta orain arte ikasleak izandako jarrera ezagutzera eman eta jarrera horri irtenbide bat jartzen saiatzea.


2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

POBREZIA HEZKUNTZA SISTEMAN

      Pobrezia, pobretasuna edo txirotasuna oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin eskuratzea da, zentzu hertsi batean. Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia bizi-kalitatearekin ere loturik dago; hain zuzen, hezkuntza, giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Horregatik, pobreziak hezkuntzan daukan eragina aztertzea erabaki dugu, gaur egun dauden ezberdintasunak aztertzeaz gain.

ZER DA? 

Hezkuntza sisteman aurki ditzakegun ezberdintasunak dira: arlo sozialekoak, arlo ekonomikokoak, eskola pribatu zein publikoetakoak…Ezberdintasun hauek guztiek hezkuntzari eragiten diote eta hezkuntza maila ezberdinak agertzea dakar.

ZERTARAKO?

Lehenik eta behin gai hau aukeratzearen arrazoia ondorengoa izan da: Munduari egoera honen berri ematea. Horretaz gain hezkuntzak dituen metodoak erabiliz ezberdintasun hauekin bukatzea posiblea dela uste dugu.

NON?

Gai hau oso zabala denez gure gizartean zentratzea erabaki dugu, hau da, Euskal Herriko hezkuntza sisteman eta bertako eskoletan gehienbat.

NOIZ?

Gaur egun pairatzen dugun irakaskuntza eredu ezberdinetan.

NOLA?

Hezkuntza sistema aldatuz eta ezberdintasun horien ezagutzera emanez. Adibidez, gurasoekin hitz eginez, berdinstasunez jokatuz, irakasle zein zuzendariekin hitz eginez…

ZERGAITIK?

Ez zaigulako bidezkoa iruditzen hezkuntza sisteman ezberdintasunak egotea. Guztiok hezkuntza sistema berdinean oinarrituz hezituak izan beharko ginatekelako, eskubide berdinekin.


2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

MAPA KONTZEPTUALAREN AZALPENA



Taldekide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , ikasi ditugun aspektu berriak gainontzeko taldekideekin amankomunean jarri ditugu. Irakasleek gutako bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigute, baina ideia gehienak antzekoak izan dira edo zer ikusia izan dute euren artean. Horren adibide da ume bakoitza bere aldetik ezagutu eta tratatu behar dela, hau da, ez garela denak berdinak eta indibidualizazio baten bidez hezi behar direla haurrak. Gainera, konturatu gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri barneratu beharko liratekeela edo ikasi egin beharko liratekeela.

 Esan beharra dugu, taldekide guztiak oso gustura ibili garela irakasleekin izandako elkarrizketetan eta elkarrizketa horietatik gauza aberats asko ikasi ditugula. Mapa kontzeptualean guztiok ikasitako edo barneratutako alderdien laburpen bat jartzen saiatu gara alderdi garrantzitsu guztiak edo gehienak bertan ageri daitezen eta gainerako taldeetakoekin partekatzeko aukera izan dezagun.

Kontzeptu mapari dagokionez, mapa honela banatu dugu: azpititulu edo azpigai ezberdin ipini ditugu. Lehenengoa irakasleen momentu onetan eta zailetan oinarritua. Bigarrena irakasle lanbidean izan ditzazkegun arazoetan eta haietatik irtetzeko metodoetan oinarrituta. Hirugarrena, Irakasle on batek izan behar dituen eta izan behar ez dituen ezaugarriei buruzkoa. Azkenik azkeneko azpigaia irakasleek erabilitako metodoei buruzkoa. Aipatu beharra dugu gai edo azpigai gehiago okurritu zaizkigula baino guztien artean hitz egin eta gero garrantzitsuenak iruditu zaizkigunekin baino ez garela gelditu. Ikasitakoaren laburpen txikia ondorengoa litzateke:

1.      Irakasleen bizitzan momentu on eta txar askorekin topo egingo dugula eta haietatik asko ikasten dela.
2.      Irakasle on batek honako ezaugarri hauek izan behar dituela: Prestakuntza ona, interesa eta gogoa izatea irakasteko, ezagutza egokiak izatea, teknika ezberdinak erabiltzea, umeak entzutea eta ulertzea…
3.      Irakaskuntzan sortu daitezkeen arazoak suertatzean profesionalei, gainerako irakasleei, familiari… laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
4.      Irakaskuntza metodo ezberdinak erabiltzea edo tartekatzea edota irakaskuntza metodo berriak probatzea ( talde elkarreragileak, txokoak, setimenezko jolasak…

           Amaitzeko, esan beharra daukagu, gure txikitako irakasleekin berriro ere harremana izateak asko poztu gaituela eta oroitzapen politak gogoratu ditugula. Gainera irakaskuntzari buruzko alderdi eta aholku garrantzitsu asko ikasi ditugu gutako bakoitzak eta seguru gaude etorkizunean oso baliagarri izango zaizkigula gutako askori.

MAPA KONTZEPTUALA


Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Teniseko klaseak



Teniseko klaseak


Lan honetarako, teniseko klaseak jasotzen dituen haur talde batean oinarritu gara. Talde horretako partaideak hiru neska eta bost mutil dira eta lehen hezkuntzako 3. zikloan ikasten dute; hau da, 10-12 urte bitarte.

Teniseko talde honetan haur guztiek elkarrekin egiten dute entrenamendua, denak nahastuta. Baina egoera honen aurrean, arazo bat ikusi dugu. Haur guztiek duten maila ez da berdina; batzuek oso ondo dakite tenisean jokatzen eta beste batzuei berriz, gehiago kostatzen zaie. Horrek entrenamenduen erritmo egokia eta aurrerapena eragozten du.

Arazoa konpontzeko, eta ikasle edo taldekide guztientzako egoera erosoago bat lortzeko, bi talde txikiago sortzea pentsatu dugu, lau ikasleko bi talde, alegia. Honekin, haurrak mailakatuago egongo dira eta errazagoa izango zaie ikastea, bakoitzak duen mailari erreparatuz gero, alde handia dagoelako. Gainera, gusturago egongo dira talde txikiagoetan eta gehiago ikasten dutela sentituko dute, maila bereko taldekideekin jokatuko dutelako.


Gure ustez, aldaketa honek taldearen egoera hobetu dezake, haurrak ez zirelako oso gustura sentitzen denak batera jokatzen. Alde batetik, tenisean ondo dakitenek denbora galtzen zutela ikusten zutelako eta besteek, taldearen aurrerapausoa oztopatzen zutela sentitzen zutelako.

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena



KOLDO ZUBIZARRETA ETA ALEX GONZALEZEN ARTEKO   ELKARRIZKETA


Orain dela egun batzuk irakaskuntza funtzioko irakaslea guk izandako irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egiteko esan zigun. Momento horretatik nik argi izan nuen bostgarren, seigarren eta DBH-ko gorputz hezkuntzako irakasleari egingo niola.

Koldo Zubizarreta, Armentia ikastolako gorputz hezkuntzako irakaslea da eta duela urte batzuk nire irakaslea izan zen. Koldo nire irakasle miresgarriena zen, izan ere, beraren klaseak emateko modua asko gustatzen zitzaidalako, gainera biok korrika egitea gustatzen zitzaigun eta askotan korrika egiteari buruz hitz egiten genuen.

Armentiara joan nintzenean Koldori elkarrizketa egitera, nahiko urduri nengoen duela urte asko berarekin hitz egin gabe nengoelako, baina esan behar dut berarekin topo egin nuenean urduritasun hori bapatean kendu zitzaidan. Nire ustez betiko konfidantza eta laguntasuna eskaini zidakako izan zen.

Elkarrizketari buruz aipatu dezaket oso interesgarria iruditu zitzaidala, berarekin hitz egiten oso ondo sentitu nintzen, izan ere, beste egunean sentitutako ikasle-irakasle harremana lagun artekoa izan zen eta gustatu zitzaidan. Gutxi gora behera 30 minutu hitz egiten egon ginen, bertan Koldok aipatutako gauzarik garrantzitsuenetarikoa pertsona bakoitzak beraren lana gustoko behar zuela izan zen, nahiz eta batzuetan hobe izatea  gustoko duzun lanarekin dirutxo bat irabaztea gustoko ez duzun batekin asko irabaztea baino.

Esan beharra daukat elkarrizketa egiten egon garen denboran oso lasai, gustora eta arreta handiarekin egon nintzela, nire ustez guaza inportanteak eta interesgarriak kontatu zizkidalako eta gainera hainbat gomendio kontatu zizkidan aintzat hartutakoak. Laburbilduz, bi lagunen arteko elkarrizketa izan zen.




                                                                                 Alex Gonzalez

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

Taldean denbora luzez eztabaidatu eta gero hezkuntza sistemak duen arazoa  ikasleen edo irakasleen baitan ez dagoela uste dugu, sistema kapitalista batean oinarrituta dagoen hezkuntzan eta honen atzetik dauden interes partikularretan baizik. Dokumentala Latino Amerikan kokatuta egon arren uste dugu bertan pairatzen dituzten arazoak guk ere horrelako egoerak bizi izan ditugula.
Dokumentalean ikus daitekeen bezala, hezkuntza sistema honek hainbat arazo ditu, hala nola, umeak ikasgeletan aspertu egiten direla eta aldi berean beraien barne emozioak kanporatzeko aukera kentzen dietela. Honek denborarekin umeek ilusioa galtzea, imajinatzeko gaitasuna eta txikitan zeukaten jakin-mina murriztea dakar. Eta ondorioz etorkizunean porrot akademikoa emango da.
Aurrekoa kontuan hartuz,  gure ustez umeek askatasun emozionala izan beharko lukete haien pentsamendu, sentimen eta emozioak transmititzeko. Horrek ekarriko luke ikasleak klasean gustura sentitzea eta hori guztia beste motibazio eta gogo batzuekin. Honen adibide izan daiteke ACDC-ren gitarristaren kasua: txikia zenean eskolan arazoak zituen notekin eta irakasleak beti berdina errepikatzen zion, hau da, bizitzan ez zela inor izango. Ondorioz, ikasketak utzi eta benetan gustuko zuen bideari ekin zion: Musikari. Gaur egun, ACDC rock talde famatuaren gitarjolea da. Irakasle horren omenez kontzertu guztietan “kolegialez” jantzia ageri da.

Laburbilduz uste dugu egoera hau aldatzeko edo arazo hau konpontzeko pausoz pauso aldaketa txikiak egin behar direla. Kontziente gara prozesu hau motela dela eta denbora asko eramango duela arazoa konpontzea, horregatik uste dugu talde elkar eragileak, txoko sistemak eta antzerako sistemak bezalako metodoak egokiak izan daiztekela sistema honi buelta emateko.

  


Hemen uzten dizkizuegu dokumentalaren aurkako bi kritika:

http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/785894.html

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Geografia Hezkuntzan

             Diapositiba hauen bitartez  ikasleak Espainiako geografiaren barne dauden Autonomi Erkidegoak errepasatu eta aldi berean, ikasi ahalko ditu.


                               
                                     Geografia de españa presentación from aranchaslideshare

Geografia Hezkuntzan

                    Argazki askoren artean hau iruditu zaigu egokiena, bertan arraza ezberdineko bi ikasle agertzen baitira. Gainera, lur planetaren eta ikasleen arteko erlazioa azaldu nahi du.


Geografia Hezkuntzan

             Bideo honek geografiaren didaktikari buruz hitz egiten digu. Bideo hau aproposa iruditzen zaigu, ikasgela barruan geografiaren didaktika nola irakatsi behar den azaltzen duelako.

Hona hemen bideoa:

                            

Geografia hezkuntzan

         Guk aukeratu dugun gaia geografia da, uste baitugu gai interesgarri eta aldi berean garrantzitsua dela umearen garapen akademikorako. 

         Horretarako hainbat web orri aurkitu ditugu baina, atentzioa deitu digu mapa interaktiboak dituen batek. Uste dugu web orri hau oso baliagarria dela, izan ere, umeek jokuen bitartez geografia ikasi dezakete modu dibertigarri batean.