EDU ETA
ANARTZEN HARTEKO ELKARRIZKETA
Elkarrizketaren
lana bidali zigutenean oso zaila egin zitzaidan aukeratzea nori egin
elkarrizketa, irakasle miresgarri bat
pentsatzean, egia esateko, ez zitzaidan inor bururatzen; eta bururatzen
zitzaidana irakasle ordezkoa zen, edo harremana galduta neukan.
Azkenean Edu
aukeratu nuen, Edu heziketa zikloko gure tutorea zen. Agian nagusiagoak
ginelako edo beraren izaeragatik beste irakasleekin izan ez dudan hurbiltasuna
izan nuen, gainera gustukoa zuen gaiak irakasten zituen eta hori nabarmentzen
zen klasea emateko moduan.
Koldo Mitxelena
institutu ondoan dagoen taberna batean elkartzea erabaki genuen; patioetan
hamaiketakoa hartzera joaten ginen tabernara hain zuzen ere. Elkarrizketa
hasterakoan, bion arteko erlazioa nahiko hotza izan zen, galderei ekin niolako
zuzenean, baina elkarrizketa aurrera joan ahala, gero eta gusturago egon ginen.
Pentsatuta
neuzkan galderaz aparte, beste hainbat gai ere ukitu genituen eta aurreko bi
urteko oroitzapenak ere gogoratu genituen. Gauza asko argitu zidan hezkuntzari
buruz, esan zidan batzuetan oso zaila izan daitekeela irakaslea izatea, askotan
gauzak pentsatuta dauzkazun moduan ateratzen ez direlako edo umeen jarrera
askotan ez delako gustatuko litzaizukeena bezain ona. Baina hori metodologia
egokia erabilita eta psikologia pixka bat edukita ondo eramaten dela aipatu
zidan. Gaur egun irakaslea izateko hizkuntzak jakitea oso garrantzitsua dela
aipatu zidan, aukera asko zabaltzen dizula eta horretaz gain bidaiatzeko ere
oso gomendagarria dela ( bioi asko gustatzen zaigu bidaiatzea) eta ingelera
ikastera animatu zidan.
Guzti honekin
batera oso gustura egon nintzela esan beharra daukat, hasiera batean
elkarrizketaren ideia asko ez gustatu arren konturatu egin naiz esperientzia
duen jendearekin hitz egiterakoan, pentsatzen duzuna baino gehiago ikasten
duzula, eta seguruenik beste irakasle batekin topatzen naizenean dauzkadan
galderak egingo dizkiot inongo lotsarik gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina