Unai Garmendia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Unai Garmendia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

2014-2015 IKASTURTEKO PROGRAMAZIOA

Hurrengo 2 bideoetan Aranbizkarra ikastolako 2014-2015 ikasturteko programazioaren nondik norakoak ikus daitezke. Programazioa ikastola honetan matrikulatutako ikasleen gurasoei zuzendua dago eta bideoa Aranbizkarra ikastolako bilera aretoan grabatua izan da. Programazioaren bidez ikasturte honetako asignaturen helburuak eta eginbeharrekoak, ikastolako arauak, antolatutako ekintzak, eskainitako zerbitzuak, eta aba rematen dira ezagutzera.

TUTORETZA BILERA TUTOREA ETA IKASLEAREN GUSAROEN ARTEAN

Honako bideo honetan Aranbizkarra ikastolako Ander tutorearen eta bere ikasle baten gurasoen arteko elkarrizketa ikus dezakegu. Tutoretza arloko elkarrizketa hau ikastolako 3. Mailako gelan grabatua izan da eta honako helburu hauek ditu: ikaslearen jarraipena gurasoei azaltzea, ikasleak ikastolako arlo guztietan izandako aurrerapenei buruz berri ematea eta orain arte ikasleak izandako jarrera ezagutzera eman eta jarrera horri irtenbide bat jartzen saiatzea.


2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

POBREZIA HEZKUNTZA SISTEMAN

      Pobrezia, pobretasuna edo txirotasuna oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin eskuratzea da, zentzu hertsi batean. Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia bizi-kalitatearekin ere loturik dago; hain zuzen, hezkuntza, giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Horregatik, pobreziak hezkuntzan daukan eragina aztertzea erabaki dugu, gaur egun dauden ezberdintasunak aztertzeaz gain.

ZER DA? 

Hezkuntza sisteman aurki ditzakegun ezberdintasunak dira: arlo sozialekoak, arlo ekonomikokoak, eskola pribatu zein publikoetakoak…Ezberdintasun hauek guztiek hezkuntzari eragiten diote eta hezkuntza maila ezberdinak agertzea dakar.

ZERTARAKO?

Lehenik eta behin gai hau aukeratzearen arrazoia ondorengoa izan da: Munduari egoera honen berri ematea. Horretaz gain hezkuntzak dituen metodoak erabiliz ezberdintasun hauekin bukatzea posiblea dela uste dugu.

NON?

Gai hau oso zabala denez gure gizartean zentratzea erabaki dugu, hau da, Euskal Herriko hezkuntza sisteman eta bertako eskoletan gehienbat.

NOIZ?

Gaur egun pairatzen dugun irakaskuntza eredu ezberdinetan.

NOLA?

Hezkuntza sistema aldatuz eta ezberdintasun horien ezagutzera emanez. Adibidez, gurasoekin hitz eginez, berdinstasunez jokatuz, irakasle zein zuzendariekin hitz eginez…

ZERGAITIK?

Ez zaigulako bidezkoa iruditzen hezkuntza sisteman ezberdintasunak egotea. Guztiok hezkuntza sistema berdinean oinarrituz hezituak izan beharko ginatekelako, eskubide berdinekin.


2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

MAPA KONTZEPTUALAREN AZALPENA



Taldekide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , ikasi ditugun aspektu berriak gainontzeko taldekideekin amankomunean jarri ditugu. Irakasleek gutako bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigute, baina ideia gehienak antzekoak izan dira edo zer ikusia izan dute euren artean. Horren adibide da ume bakoitza bere aldetik ezagutu eta tratatu behar dela, hau da, ez garela denak berdinak eta indibidualizazio baten bidez hezi behar direla haurrak. Gainera, konturatu gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri barneratu beharko liratekeela edo ikasi egin beharko liratekeela.

 Esan beharra dugu, taldekide guztiak oso gustura ibili garela irakasleekin izandako elkarrizketetan eta elkarrizketa horietatik gauza aberats asko ikasi ditugula. Mapa kontzeptualean guztiok ikasitako edo barneratutako alderdien laburpen bat jartzen saiatu gara alderdi garrantzitsu guztiak edo gehienak bertan ageri daitezen eta gainerako taldeetakoekin partekatzeko aukera izan dezagun.

Kontzeptu mapari dagokionez, mapa honela banatu dugu: azpititulu edo azpigai ezberdin ipini ditugu. Lehenengoa irakasleen momentu onetan eta zailetan oinarritua. Bigarrena irakasle lanbidean izan ditzazkegun arazoetan eta haietatik irtetzeko metodoetan oinarrituta. Hirugarrena, Irakasle on batek izan behar dituen eta izan behar ez dituen ezaugarriei buruzkoa. Azkenik azkeneko azpigaia irakasleek erabilitako metodoei buruzkoa. Aipatu beharra dugu gai edo azpigai gehiago okurritu zaizkigula baino guztien artean hitz egin eta gero garrantzitsuenak iruditu zaizkigunekin baino ez garela gelditu. Ikasitakoaren laburpen txikia ondorengoa litzateke:

1.      Irakasleen bizitzan momentu on eta txar askorekin topo egingo dugula eta haietatik asko ikasten dela.
2.      Irakasle on batek honako ezaugarri hauek izan behar dituela: Prestakuntza ona, interesa eta gogoa izatea irakasteko, ezagutza egokiak izatea, teknika ezberdinak erabiltzea, umeak entzutea eta ulertzea…
3.      Irakaskuntzan sortu daitezkeen arazoak suertatzean profesionalei, gainerako irakasleei, familiari… laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
4.      Irakaskuntza metodo ezberdinak erabiltzea edo tartekatzea edota irakaskuntza metodo berriak probatzea ( talde elkarreragileak, txokoak, setimenezko jolasak…

           Amaitzeko, esan beharra daukagu, gure txikitako irakasleekin berriro ere harremana izateak asko poztu gaituela eta oroitzapen politak gogoratu ditugula. Gainera irakaskuntzari buruzko alderdi eta aholku garrantzitsu asko ikasi ditugu gutako bakoitzak eta seguru gaude etorkizunean oso baliagarri izango zaizkigula gutako askori.

MAPA KONTZEPTUALA


Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

ESKOLA BARRUKO ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARTEKO LOTURA



Gu biok, Unai eta Anartz, kirol arloko monitore gara duela bi urtez geroztik. 4-12 urte bitarteko haurrekin egiten dugu, eskolaz kanpoko hainbat kirol jardueratan: Psikomotrizitatea, igeriketa errekreatiboa, saskibaloia, futbola, multikirola, eta abar.


Norberaren esperientziak, gurasoekin izandako harremanak eta, azkenik, gu bion arteko iritzi-trukaketak izan dira ondorengo planteamendua egitera eraman gaituztenak. Planteamendua bi hitzetan esanda, honako hau da: aipatu ditugun hiru elementuek pentsarazi digute eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren artean egon beharreko loturaz hausnartu eta sakondu beharra dagoela, horren adibide ugari aurkitu ditugu, baina planteamenduaren norabidea ulertzeko maiz errepikatzen den bat aipatuko dugu: ume batzuk erosoago sentitzen dira eskolaz kanpoko jardueretan eskola barrukoetan baino eta alderantziz.


Eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren arteko aldeak aztertzen hasi eta, behar bezalako azterketa batek denbora asko eskatuko lukeen arren, batzuk argi eta garbi daudela dirudi: haurren ardura maila desberdina, motibazio desberdina, interesa…


Planteamenduari sendoago eusteko, gaur egungo adibide batzuetara jo dugu. Hala, irakaskuntza pribatuko nahiz publikoko zenbait ikastetxeren webguneak bisitatu ditugu eta honako behin-behineko  ondorio hauetara eraman gaituzte:

1.       Webgune gehienetan ez da eskolaz kanpoko jardueren planteamendu teoriko-pedagogikorik egiten edo, egiten denean, oso gaineko aipamenak egiten dira.

2.       Oro har, eskolaz kanpoko jarduerak isolaturik agertzen dira, hau da, zentro bakoitzaren ikasketa planarekin erlazionatu gabe.


           Horiek guztiek eraman gaituzte gure planteamendua egitera. Azken finean, ikerketa gai posible bat iradokitzen dugu gure esperientziak erakutsita uste dugulako emaitza onak lortuko liratekeela eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren arteko koordinazioa aztertu eta ondorio praktikoak ateraz gero.


2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

Marijose Larrauri eta Unai Garmendiaren arteko elkarrizketa



MARIJOSE LARRAURI ETA UNAI GARMENDIAREN ARTEKO ELKARRIZKETA


                Irakasle miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola jakin bezain pronto nik argi eta garbi neukan nori egingo nion: Marijose Larrauriri. Marijose Abendaño ikastolako nire tutorea izan zen Lehen Hezkuntzako azkenengo bi urteetan, hau da, bostgarren eta seigarren mailetan. Gaur egun, ordea, Murgiako Herri Eskolan dago finkatua, han baitauka bere plaza fijoa Haur Hezkuntzako andereño gisa.
                Elkarrizketaren berri eman nionean asko poztu zen bera aukeratu izanaz eta elkarrizketa bere etxean egin genezakeela esan zidan. Nik gustu handiz onartu eta elkarrizketarako data adostu genuen. Elkarrizketa eguna iritsi baino lehen galdetegi txiki baten eskema egin nuen galdetu nahi nizkion alderdiekin eta galdetu behar nizkionekin.
                Elkarrizketa egiteko eguna iritsi zen eta Marijoseren etxerantz abiatu nintzen autoz. Bertan, kafesne bat eskaini zidan eta elkarrizketari ekin genion. Lehenik eta behin bere gaur egungo egoeraz mintzatu zitzaidan, hau da, gaur egun Haur Hezkuntzako tutore dela eta Murgiako Herri Eskolan dabilela. Ondoren, bere bizitza profesionalari buruz galdetu nion eta berak laburpen txiki bate gin zidan, azken finean irakaskuntzan daramatzan 28 urte luzeei buruz guztia kontatzea ezinezkoa litzatekeelako. Galdera honetatik ez nekien gauza bat ikasi nuen: Marijosek hiru espezialitate dituela: Haur Hezkuntzakoa, Gorputz Hezkuntzakoa eta Lehen Hezkuntzakoa. Dirudienez lehen magisteritza ikasketak ez ziren gaur egungoak bezalakoak, hau da, lehen letrak, zientziak edo filologiak aukeratu behar zenituen hiru urtez irauten zuen diplomaturan eta ondoren Eusko Jaurlaritzak eskeinitako espezialitateak egiteko aukera zeneukan. Elkarrizketarekin jarraituz beste hainbat gai ezberdin jorratu genituen: momentu txarrak, momentu onak, bere alderdi edo ezaugarri positiboak, gertaera bitxiak, bere etorkizuna nola ikusten duen, … baina interesa benetan pizten zidan gaia Izarrako Herri Eskolan emandako heziketa fisikoko bi urteak ziren. Hortaz, bi urte horietan ikasi zuenari buruz mintza zitzaidan Marijose eta aholku on batzuk eman zizkidan etorkizunean heziketa fisikoko irakasle izatera iristen banaiz praktikan jartzeko. Esate baterako kasu zailen aurrean laguntza eskatzearen garrantzia, hau da, profesionalei, lankideei eta familiei laguntza eskatzea.
                Bukatzeko, atera nuen ondorioetako bat zera izan zen: irakasle on batek zein ezaugarri izan behar dituen galdetu nionean betiko erantzun tipikoetaz aparte hitz batek sortu zidan interesa: gogoak. Marijosek esan zidan gogoak direla azken finean irakasle ona izateko ezaugarririk garrantzitsuena, hau da, irakasle ona izateko eta gauza berriak etengabe ikasteko benetako gogoak. Elkarrizketa hau oso gustora egin dut eta gauza positibo asko ikasteaz gain aholku ederrak jaso ditut. Azkenik, esan beharra daukat grabatzearen asuntoak zertxobait moztu edo lotsatu egiten gintuela eta nahiz eta elkarrizketak 38 minutu iraun ia bi ordu luzez egon ginela hizketan bere etxean.


2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

Taldean denbora luzez eztabaidatu eta gero hezkuntza sistemak duen arazoa  ikasleen edo irakasleen baitan ez dagoela uste dugu, sistema kapitalista batean oinarrituta dagoen hezkuntzan eta honen atzetik dauden interes partikularretan baizik. Dokumentala Latino Amerikan kokatuta egon arren uste dugu bertan pairatzen dituzten arazoak guk ere horrelako egoerak bizi izan ditugula.
Dokumentalean ikus daitekeen bezala, hezkuntza sistema honek hainbat arazo ditu, hala nola, umeak ikasgeletan aspertu egiten direla eta aldi berean beraien barne emozioak kanporatzeko aukera kentzen dietela. Honek denborarekin umeek ilusioa galtzea, imajinatzeko gaitasuna eta txikitan zeukaten jakin-mina murriztea dakar. Eta ondorioz etorkizunean porrot akademikoa emango da.
Aurrekoa kontuan hartuz,  gure ustez umeek askatasun emozionala izan beharko lukete haien pentsamendu, sentimen eta emozioak transmititzeko. Horrek ekarriko luke ikasleak klasean gustura sentitzea eta hori guztia beste motibazio eta gogo batzuekin. Honen adibide izan daiteke ACDC-ren gitarristaren kasua: txikia zenean eskolan arazoak zituen notekin eta irakasleak beti berdina errepikatzen zion, hau da, bizitzan ez zela inor izango. Ondorioz, ikasketak utzi eta benetan gustuko zuen bideari ekin zion: Musikari. Gaur egun, ACDC rock talde famatuaren gitarjolea da. Irakasle horren omenez kontzertu guztietan “kolegialez” jantzia ageri da.

Laburbilduz uste dugu egoera hau aldatzeko edo arazo hau konpontzeko pausoz pauso aldaketa txikiak egin behar direla. Kontziente gara prozesu hau motela dela eta denbora asko eramango duela arazoa konpontzea, horregatik uste dugu talde elkar eragileak, txoko sistemak eta antzerako sistemak bezalako metodoak egokiak izan daiztekela sistema honi buelta emateko.

  


Hemen uzten dizkizuegu dokumentalaren aurkako bi kritika:

http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/785894.html

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Geografia Hezkuntzan

             Diapositiba hauen bitartez  ikasleak Espainiako geografiaren barne dauden Autonomi Erkidegoak errepasatu eta aldi berean, ikasi ahalko ditu.


                               
                                     Geografia de españa presentación from aranchaslideshare

Geografia Hezkuntzan

                    Argazki askoren artean hau iruditu zaigu egokiena, bertan arraza ezberdineko bi ikasle agertzen baitira. Gainera, lur planetaren eta ikasleen arteko erlazioa azaldu nahi du.


Geografia Hezkuntzan

             Bideo honek geografiaren didaktikari buruz hitz egiten digu. Bideo hau aproposa iruditzen zaigu, ikasgela barruan geografiaren didaktika nola irakatsi behar den azaltzen duelako.

Hona hemen bideoa:

                            

Geografia hezkuntzan

         Guk aukeratu dugun gaia geografia da, uste baitugu gai interesgarri eta aldi berean garrantzitsua dela umearen garapen akademikorako. 

         Horretarako hainbat web orri aurkitu ditugu baina, atentzioa deitu digu mapa interaktiboak dituen batek. Uste dugu web orri hau oso baliagarria dela, izan ere, umeek jokuen bitartez geografia ikasi dezakete modu dibertigarri batean.