2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

MAPA KONTZEPTUALAREN AZALPENA



Taldekide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , ikasi ditugun aspektu berriak gainontzeko taldekideekin amankomunean jarri ditugu. Irakasleek gutako bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigute, baina ideia gehienak antzekoak izan dira edo zer ikusia izan dute euren artean. Horren adibide da ume bakoitza bere aldetik ezagutu eta tratatu behar dela, hau da, ez garela denak berdinak eta indibidualizazio baten bidez hezi behar direla haurrak. Gainera, konturatu gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri barneratu beharko liratekeela edo ikasi egin beharko liratekeela.

 Esan beharra dugu, taldekide guztiak oso gustura ibili garela irakasleekin izandako elkarrizketetan eta elkarrizketa horietatik gauza aberats asko ikasi ditugula. Mapa kontzeptualean guztiok ikasitako edo barneratutako alderdien laburpen bat jartzen saiatu gara alderdi garrantzitsu guztiak edo gehienak bertan ageri daitezen eta gainerako taldeetakoekin partekatzeko aukera izan dezagun.

Kontzeptu mapari dagokionez, mapa honela banatu dugu: azpititulu edo azpigai ezberdin ipini ditugu. Lehenengoa irakasleen momentu onetan eta zailetan oinarritua. Bigarrena irakasle lanbidean izan ditzazkegun arazoetan eta haietatik irtetzeko metodoetan oinarrituta. Hirugarrena, Irakasle on batek izan behar dituen eta izan behar ez dituen ezaugarriei buruzkoa. Azkenik azkeneko azpigaia irakasleek erabilitako metodoei buruzkoa. Aipatu beharra dugu gai edo azpigai gehiago okurritu zaizkigula baino guztien artean hitz egin eta gero garrantzitsuenak iruditu zaizkigunekin baino ez garela gelditu. Ikasitakoaren laburpen txikia ondorengoa litzateke:

1.      Irakasleen bizitzan momentu on eta txar askorekin topo egingo dugula eta haietatik asko ikasten dela.
2.      Irakasle on batek honako ezaugarri hauek izan behar dituela: Prestakuntza ona, interesa eta gogoa izatea irakasteko, ezagutza egokiak izatea, teknika ezberdinak erabiltzea, umeak entzutea eta ulertzea…
3.      Irakaskuntzan sortu daitezkeen arazoak suertatzean profesionalei, gainerako irakasleei, familiari… laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
4.      Irakaskuntza metodo ezberdinak erabiltzea edo tartekatzea edota irakaskuntza metodo berriak probatzea ( talde elkarreragileak, txokoak, setimenezko jolasak…

           Amaitzeko, esan beharra daukagu, gure txikitako irakasleekin berriro ere harremana izateak asko poztu gaituela eta oroitzapen politak gogoratu ditugula. Gainera irakaskuntzari buruzko alderdi eta aholku garrantzitsu asko ikasi ditugu gutako bakoitzak eta seguru gaude etorkizunean oso baliagarri izango zaizkigula gutako askori.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina