Hurrengo 2 bideoetan Aranbizkarra ikastolako 2014-2015 ikasturteko programazioaren nondik norakoak ikus daitezke. Programazioa ikastola honetan
matrikulatutako ikasleen gurasoei zuzendua dago eta bideoa Aranbizkarra
ikastolako bilera aretoan grabatua izan da. Programazioaren bidez ikasturte honetako asignaturen helburuak eta eginbeharrekoak, ikastolako arauak,
antolatutako ekintzak, eskainitako zerbitzuak, eta aba rematen dira ezagutzera.
Yassin Reghif etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Yassin Reghif etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea
TUTORETZA BILERA TUTOREA ETA IKASLEAREN GUSAROEN ARTEAN
Honako bideo honetan Aranbizkarra ikastolako Ander
tutorearen eta bere ikasle baten gurasoen arteko elkarrizketa ikus dezakegu.
Tutoretza arloko elkarrizketa hau ikastolako 3. Mailako gelan grabatua izan da
eta honako helburu hauek ditu: ikaslearen jarraipena gurasoei azaltzea,
ikasleak ikastolako arlo guztietan izandako aurrerapenei buruz berri ematea eta
orain arte ikasleak izandako jarrera ezagutzera eman eta jarrera horri
irtenbide bat jartzen saiatzea.
2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena
POBREZIA HEZKUNTZA SISTEMAN
Pobrezia, pobretasuna edo txirotasuna
oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin
eskuratzea da, zentzu hertsi batean. Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia bizi-kalitatearekin
ere loturik dago; hain zuzen, hezkuntza,
giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta
espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Horregatik,
pobreziak hezkuntzan daukan eragina aztertzea erabaki dugu, gaur egun dauden
ezberdintasunak aztertzeaz gain.
ZER DA?
Hezkuntza sisteman aurki ditzakegun
ezberdintasunak dira: arlo sozialekoak, arlo ekonomikokoak, eskola pribatu zein
publikoetakoak…Ezberdintasun hauek guztiek hezkuntzari eragiten diote eta
hezkuntza maila ezberdinak agertzea dakar.
ZERTARAKO?
Lehenik eta behin gai hau aukeratzearen arrazoia ondorengoa izan da:
Munduari egoera honen berri ematea. Horretaz gain hezkuntzak dituen metodoak
erabiliz ezberdintasun hauekin bukatzea posiblea dela uste dugu.
NON?
Gai hau oso zabala denez gure gizartean zentratzea erabaki dugu, hau da,
Euskal Herriko hezkuntza sisteman eta bertako eskoletan gehienbat.
NOIZ?
Gaur egun pairatzen dugun irakaskuntza eredu ezberdinetan.
NOLA?
Hezkuntza sistema aldatuz eta ezberdintasun horien ezagutzera emanez.
Adibidez, gurasoekin hitz eginez, berdinstasunez jokatuz, irakasle zein
zuzendariekin hitz eginez…
ZERGAITIK?
Ez zaigulako bidezkoa iruditzen hezkuntza sisteman ezberdintasunak egotea.
Guztiok hezkuntza sistema berdinean oinarrituz hezituak izan beharko
ginatekelako, eskubide berdinekin.
2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena
MAPA KONTZEPTUALAREN AZALPENA
Taldekide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin
irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , ikasi ditugun aspektu berriak
gainontzeko taldekideekin amankomunean jarri ditugu. Irakasleek gutako
bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigute, baina ideia gehienak antzekoak
izan dira edo zer ikusia izan dute euren artean. Horren adibide da ume bakoitza
bere aldetik ezagutu eta tratatu behar dela, hau da, ez garela denak berdinak
eta indibidualizazio baten bidez hezi behar direla haurrak. Gainera, konturatu
gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri barneratu beharko
liratekeela edo ikasi egin beharko liratekeela.
Esan beharra dugu, taldekide guztiak
oso gustura ibili garela irakasleekin izandako elkarrizketetan eta elkarrizketa
horietatik gauza aberats asko ikasi ditugula. Mapa kontzeptualean guztiok
ikasitako edo barneratutako alderdien laburpen bat jartzen saiatu gara alderdi
garrantzitsu guztiak edo gehienak bertan ageri daitezen eta gainerako
taldeetakoekin partekatzeko aukera izan dezagun.
Kontzeptu mapari dagokionez, mapa honela banatu dugu: azpititulu edo
azpigai ezberdin ipini ditugu. Lehenengoa irakasleen momentu onetan eta
zailetan oinarritua. Bigarrena irakasle lanbidean izan ditzazkegun arazoetan
eta haietatik irtetzeko metodoetan oinarrituta. Hirugarrena, Irakasle on batek
izan behar dituen eta izan behar ez dituen ezaugarriei buruzkoa. Azkenik
azkeneko azpigaia irakasleek erabilitako metodoei buruzkoa. Aipatu beharra dugu
gai edo azpigai gehiago okurritu zaizkigula baino guztien artean hitz egin eta
gero garrantzitsuenak iruditu zaizkigunekin baino ez garela gelditu.
Ikasitakoaren laburpen txikia ondorengoa litzateke:
1.
Irakasleen bizitzan momentu on eta txar askorekin topo
egingo dugula eta haietatik asko ikasten dela.
2. Irakasle on
batek honako ezaugarri hauek izan behar dituela: Prestakuntza ona, interesa eta
gogoa izatea irakasteko, ezagutza egokiak izatea, teknika ezberdinak
erabiltzea, umeak entzutea eta ulertzea…
3. Irakaskuntzan
sortu daitezkeen arazoak suertatzean profesionalei, gainerako irakasleei,
familiari… laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
4.
Irakaskuntza metodo ezberdinak erabiltzea edo
tartekatzea edota irakaskuntza metodo berriak probatzea ( talde
elkarreragileak, txokoak, setimenezko jolasak…
Amaitzeko, esan beharra daukagu, gure txikitako irakasleekin berriro ere harremana izateak asko poztu gaituela eta oroitzapen politak gogoratu ditugula. Gainera irakaskuntzari buruzko alderdi eta aholku garrantzitsu asko ikasi ditugu gutako bakoitzak eta seguru gaude etorkizunean oso baliagarri izango zaizkigula gutako askori.
2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata
Hizkuntzaren Garrantzia
Hizkuntzek
betidanik izan dute garrantzia gaur egungo gizartean eta horregatik uste dugu
gaur egungo hezkuntza sisteman garrantzia handiagoa izan beharko luketela.
Jada, eskola desberdinetan hasi dira hizkuntzei garrantzi gehiago ematen
eskolaz kanpoko jarduerak sortuz. Bertan gazteek, modu desberdin eta
entretenigarri batean (jokoekin, abestuz, etab) hizkuntza desberdinak ikasteko
aukera dute. Gure kasu pertsonalean barneratuz, iaz horrelako eskola batera
joateko parada izan genuen eta esan beharra daukagu oso interesgarria eta era
berean eraginkorra iruditu zitzaigula.
Ildo beretik
jarraituz, komunikazio sare desberdinetatik eta iaz egindako praktiketatik
ohartu gara hizkuntzak pisu gehiago eduki beharko lukeela. Hau guztia
argudiatzeko hainbat adibide aipatuko ditugu. Lehenik eta behin esan, hizkuntza
harreman berriak sustatzeko tresna bat dela. Aldi berean, gaur egungo egoera
kontuan hartuz transzendentala iruditzen zaigu gazteek ahalik eta hizkuntza
gehien barneratzea, izan ere, lan munduan sartzeko, hizkuntza desberdinak
jakitea beharrezkoa baita. Argudio hauengatik uste dugu hezkuntza oso
baliagarria izan daitekeela bai hezkuntzan non
beste edozein esparruetan, beraz, eskoletan protagonismo gehiago izatea
gustatuko litzaiguke.
Laburbilduz, esan
beharrean gaude, etorkizuna geroz eta zailagoa eta konplexuagoa dela.
Horregatik dira garrantzitsuak hizkuntzak, hizkuntza guztiak. Ez bakarrik
ingelesa. Izan ere, frantsesa, alemana, txinoa edo gaztelera bezalako
hizkuntzak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari baitira eta aldi berean
hauek ongietorriak izango lirateke.

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala
LANDER AZNAL ETA YASSIN REGHIFEN ARTEKO ELKARRIZKETA
LANDER
AZNAL ETA YASSIN REGHIFEN ARTEKO ELKARRIZKETA
Nik elkarrizketa Lander Aznali egin diot. Hau lehen
hezkuntzako irakaslea da eta berak irakasten dituen asignaturak euskara,
ingurunea eta tutoretza dira. Gaur egun Murgiako ikastetxean irakasten du eta
oso gustura dagoela adierazi ziten. Elkarrizketa taberna batean egin genuen
garagardo batzuk hartzen genituela, eta benetan oso gustura egon nintzen
berarekin, gainera, elkarrizketa amaitu eta gero bertan jarraitu genuen beste
gai batzuei buruz hitz egiten eta garagardo
gehiago edaten.
Landerrek argi zuen irakaslea izan nahi zuela, alde
batetik, asko gustatzen zaiolako umeekin egotea eta bestetik, berari asko gustatzen
zaiolako irakastea, bere ideiak adieraztea eta umeak ondo hezitzea, hau da, berak
esan ziten bezala hauek burujabe izatea eta gauza berriak ikasteko interesa piztu eta
ikasten jarrai dezaten.
Berarekin hizketan ari nintzela zenbait gauza kontatu
zizkidan irakaslea izateari buruz. Esaterako, oso momentu onak pasatzen dituela
umeekin, beraiek pozik ikustea eta berarekin ondo daudela sentitzen duenean eta
ondo pasatzen ari direnean berari ere satisfakzio sorrarazten dio eta hori gogo
gehiago ematen dizkio irakasle izaten jarraitzeko. Askotan esaten dit umeekin
futbolari buruz hitz egiten duela eta elkarrekin gustura egoten direla, azken
finean Landerri asko gustatzen zaio futbola eta umeei ere. Baina baita ere
momentu txarrak daudela esan ziten baino horiei aurre egin behar zaiela,
azkenean horiek eta gero berriro ere onak egongo dira.
Azkenik, magisteritzari buruz hitz egitean aitortu dit Boloniarekin
gauzak asko aldatu direla eta bera ez da horren aldekoa, gainera, baita ere
aipatu dit praktika gehiago egin beharko zirela. Bera praktikatan egon zenean
oso ondo egon zen, baina gehiago egin beharko zirela uste du, izan ere, gaur
egun teoriari inportantzia asko ematen baitzaio.
2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna
“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA
“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA
Taldean denbora
luzez eztabaidatu eta gero hezkuntza sistemak duen arazoa ikasleen edo irakasleen baitan ez dagoela uste
dugu, sistema kapitalista batean oinarrituta dagoen hezkuntzan eta honen
atzetik dauden interes partikularretan baizik. Dokumentala Latino Amerikan
kokatuta egon arren uste dugu bertan pairatzen dituzten arazoak guk ere
horrelako egoerak bizi izan ditugula.
Dokumentalean
ikus daitekeen bezala, hezkuntza sistema honek hainbat arazo ditu, hala nola,
umeak ikasgeletan aspertu egiten direla eta aldi berean beraien barne emozioak
kanporatzeko aukera kentzen dietela. Honek denborarekin umeek ilusioa galtzea, imajinatzeko
gaitasuna eta txikitan zeukaten jakin-mina murriztea dakar. Eta ondorioz
etorkizunean porrot akademikoa emango da.
Aurrekoa kontuan
hartuz, gure ustez umeek askatasun
emozionala izan beharko lukete haien pentsamendu, sentimen eta emozioak
transmititzeko. Horrek ekarriko luke ikasleak klasean gustura sentitzea eta
hori guztia beste motibazio eta gogo batzuekin. Honen adibide izan daiteke
ACDC-ren gitarristaren kasua: txikia zenean eskolan arazoak zituen notekin eta
irakasleak beti berdina errepikatzen zion, hau da, bizitzan ez zela inor
izango. Ondorioz, ikasketak utzi eta benetan gustuko zuen bideari ekin zion:
Musikari. Gaur egun, ACDC rock talde famatuaren gitarjolea da. Irakasle horren
omenez kontzertu guztietan “kolegialez” jantzia ageri da.
Laburbilduz uste
dugu egoera hau aldatzeko edo arazo hau konpontzeko pausoz pauso aldaketa
txikiak egin behar direla. Kontziente gara prozesu hau motela dela eta denbora
asko eramango duela arazoa konpontzea, horregatik uste dugu talde elkar eragileak,
txoko sistemak eta antzerako sistemak bezalako metodoak egokiak izan daiztekela
sistema honi buelta emateko.
Hemen uzten dizkizuegu dokumentalaren aurkako bi kritika:
http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/785894.html
2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna
Geografia Hezkuntzan
Diapositiba hauen bitartez ikasleak Espainiako geografiaren barne dauden Autonomi Erkidegoak errepasatu eta aldi berean, ikasi ahalko ditu.
Geografia Hezkuntzan
Argazki askoren artean hau iruditu zaigu egokiena, bertan arraza ezberdineko bi ikasle agertzen baitira. Gainera, lur planetaren eta ikasleen arteko erlazioa azaldu nahi du.
Geografia Hezkuntzan
Bideo honek geografiaren didaktikari buruz hitz egiten digu. Bideo hau aproposa iruditzen zaigu, ikasgela barruan geografiaren didaktika nola irakatsi behar den azaltzen duelako.
Hona hemen bideoa:
Hona hemen bideoa:
Geografia hezkuntzan
Guk aukeratu dugun gaia geografia da, uste baitugu gai interesgarri eta aldi berean garrantzitsua dela umearen garapen akademikorako.
Horretarako hainbat web orri aurkitu ditugu baina, atentzioa deitu digu mapa interaktiboak dituen batek. Uste dugu web orri hau oso baliagarria dela, izan ere, umeek jokuen bitartez geografia ikasi dezakete modu dibertigarri batean.
Horretarako hainbat web orri aurkitu ditugu baina, atentzioa deitu digu mapa interaktiboak dituen batek. Uste dugu web orri hau oso baliagarria dela, izan ere, umeek jokuen bitartez geografia ikasi dezakete modu dibertigarri batean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
