2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

Taldean denbora luzez eztabaidatu eta gero hezkuntza sistemak duen arazoa  ikasleen edo irakasleen baitan ez dagoela uste dugu, sistema kapitalista batean oinarrituta dagoen hezkuntzan eta honen atzetik dauden interes partikularretan baizik. Dokumentala Latino Amerikan kokatuta egon arren uste dugu bertan pairatzen dituzten arazoak guk ere horrelako egoerak bizi izan ditugula.
Dokumentalean ikus daitekeen bezala, hezkuntza sistema honek hainbat arazo ditu, hala nola, umeak ikasgeletan aspertu egiten direla eta aldi berean beraien barne emozioak kanporatzeko aukera kentzen dietela. Honek denborarekin umeek ilusioa galtzea, imajinatzeko gaitasuna eta txikitan zeukaten jakin-mina murriztea dakar. Eta ondorioz etorkizunean porrot akademikoa emango da.
Aurrekoa kontuan hartuz,  gure ustez umeek askatasun emozionala izan beharko lukete haien pentsamendu, sentimen eta emozioak transmititzeko. Horrek ekarriko luke ikasleak klasean gustura sentitzea eta hori guztia beste motibazio eta gogo batzuekin. Honen adibide izan daiteke ACDC-ren gitarristaren kasua: txikia zenean eskolan arazoak zituen notekin eta irakasleak beti berdina errepikatzen zion, hau da, bizitzan ez zela inor izango. Ondorioz, ikasketak utzi eta benetan gustuko zuen bideari ekin zion: Musikari. Gaur egun, ACDC rock talde famatuaren gitarjolea da. Irakasle horren omenez kontzertu guztietan “kolegialez” jantzia ageri da.

Laburbilduz uste dugu egoera hau aldatzeko edo arazo hau konpontzeko pausoz pauso aldaketa txikiak egin behar direla. Kontziente gara prozesu hau motela dela eta denbora asko eramango duela arazoa konpontzea, horregatik uste dugu talde elkar eragileak, txoko sistemak eta antzerako sistemak bezalako metodoak egokiak izan daiztekela sistema honi buelta emateko.

  


Hemen uzten dizkizuegu dokumentalaren aurkako bi kritika:

http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/785894.html

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    "Denak batera luze eztabaidan..." mmm. Erderaz erantzungo dut: ¿A papa mono con banana verde?
    Bestalde, definitu iezadazue "bi".
    Orri hori aipatzen duzue, baina ez duzue diskurtsuan txertatzen, hor esaten denak garrantzirik ez baleuka legez. Badauka eta hor esaten direnen kontra bazaudete, kontra idatzi behar, baina kontuan hartu, behintzat, bai. Diskurtsoa eraikitzeko hori ere egin behar duzue-eta.



    ErantzunEzabatu