2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

Marijo eta Aitorren arteko elkarrizketa



Marijo eta Aitorren arteko elkarrizketa
Nik Ordiziako Urdaneta ikastetxe publikoan eman nituen HH eta LHko urteak. 3 urterekin hasi eta 12 urterekin amaitu nuen abentura berri hura. Lan honen xedea irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egitea zen eta horretarako LHko irakasle bat hautatu nuen, euskarako irakaslea, hain zuzen ere.
Elkarrizketa honetako protagonista María José Garmendia da. 53 urteko ordiziar honek hainbat ikastetxe zapaldu ditu Urdaneta ikastetxean egon aurretik, hala nola, Lazkaoko San Benito ikastola edo Zaldibiako Lardizabal herri eskola urrunez urrun. Egia esan, ez da erraza izan irakaslearen aukeraketa egitea, izan ere, Marijo bezain irakasle miresgarri asko baitaude ikastetxean baina berarekin ditudan oroitzapenak ez dira besteekin ditudan bezain bereziak.
Elkarrizketa proposatzerakoan nahiko urduri nengoen ez bainekien zein izango zen bere erantzuna, baina egia esan, proposamena asko gustatu zitzaion eta ez zidan inolako oztoporik jarri. Elkarrizketa Urriaren 4ean, larunbatean, egin genuen bere etxean. Ordu bat inguru egon ginen hizketan. Marijok nirekiko izan zuen jarrera, ez zen inondik ere izan, irakasle batek ikasle batekiko ikasgelan duen modukoa.
Elkarrizketaren bitartez, bere garaiko egoera desberdinak kontatu zizkidan, irakaskuntza metodoak, irakasleen formakuntzak, etab. Asko harritu ninduen garai hartatik gaur egunera arte irakaskuntzaren arloan eman diren aldaketak. Laburbilduz, esan daiteke oso interesgarria izan zela María José Garmendiarekin edukitako elkarrizketa eta aldi berean txikitako istorioak gogoratzeko balio izan zuela.

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALARI BURUZKO KRITIKA

Taldean denbora luzez eztabaidatu eta gero hezkuntza sistemak duen arazoa  ikasleen edo irakasleen baitan ez dagoela uste dugu, sistema kapitalista batean oinarrituta dagoen hezkuntzan eta honen atzetik dauden interes partikularretan baizik. Dokumentala Latino Amerikan kokatuta egon arren uste dugu bertan pairatzen dituzten arazoak guk ere horrelako egoerak bizi izan ditugula.
Dokumentalean ikus daitekeen bezala, hezkuntza sistema honek hainbat arazo ditu, hala nola, umeak ikasgeletan aspertu egiten direla eta aldi berean beraien barne emozioak kanporatzeko aukera kentzen dietela. Honek denborarekin umeek ilusioa galtzea, imajinatzeko gaitasuna eta txikitan zeukaten jakin-mina murriztea dakar. Eta ondorioz etorkizunean porrot akademikoa emango da.
Aurrekoa kontuan hartuz,  gure ustez umeek askatasun emozionala izan beharko lukete haien pentsamendu, sentimen eta emozioak transmititzeko. Horrek ekarriko luke ikasleak klasean gustura sentitzea eta hori guztia beste motibazio eta gogo batzuekin. Honen adibide izan daiteke ACDC-ren gitarristaren kasua: txikia zenean eskolan arazoak zituen notekin eta irakasleak beti berdina errepikatzen zion, hau da, bizitzan ez zela inor izango. Ondorioz, ikasketak utzi eta benetan gustuko zuen bideari ekin zion: Musikari. Gaur egun, ACDC rock talde famatuaren gitarjolea da. Irakasle horren omenez kontzertu guztietan “kolegialez” jantzia ageri da.

Laburbilduz uste dugu egoera hau aldatzeko edo arazo hau konpontzeko pausoz pauso aldaketa txikiak egin behar direla. Kontziente gara prozesu hau motela dela eta denbora asko eramango duela arazoa konpontzea, horregatik uste dugu talde elkar eragileak, txoko sistemak eta antzerako sistemak bezalako metodoak egokiak izan daiztekela sistema honi buelta emateko.

  


Hemen uzten dizkizuegu dokumentalaren aurkako bi kritika:

http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/785894.html

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Geografia Hezkuntzan

             Diapositiba hauen bitartez  ikasleak Espainiako geografiaren barne dauden Autonomi Erkidegoak errepasatu eta aldi berean, ikasi ahalko ditu.


                               
                                     Geografia de españa presentación from aranchaslideshare

Geografia Hezkuntzan

                    Argazki askoren artean hau iruditu zaigu egokiena, bertan arraza ezberdineko bi ikasle agertzen baitira. Gainera, lur planetaren eta ikasleen arteko erlazioa azaldu nahi du.


Geografia Hezkuntzan

             Bideo honek geografiaren didaktikari buruz hitz egiten digu. Bideo hau aproposa iruditzen zaigu, ikasgela barruan geografiaren didaktika nola irakatsi behar den azaltzen duelako.

Hona hemen bideoa:

                            

Geografia hezkuntzan

         Guk aukeratu dugun gaia geografia da, uste baitugu gai interesgarri eta aldi berean garrantzitsua dela umearen garapen akademikorako. 

         Horretarako hainbat web orri aurkitu ditugu baina, atentzioa deitu digu mapa interaktiboak dituen batek. Uste dugu web orri hau oso baliagarria dela, izan ere, umeek jokuen bitartez geografia ikasi dezakete modu dibertigarri batean.