2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

Marijo eta Aitorren arteko elkarrizketa



Marijo eta Aitorren arteko elkarrizketa
Nik Ordiziako Urdaneta ikastetxe publikoan eman nituen HH eta LHko urteak. 3 urterekin hasi eta 12 urterekin amaitu nuen abentura berri hura. Lan honen xedea irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egitea zen eta horretarako LHko irakasle bat hautatu nuen, euskarako irakaslea, hain zuzen ere.
Elkarrizketa honetako protagonista María José Garmendia da. 53 urteko ordiziar honek hainbat ikastetxe zapaldu ditu Urdaneta ikastetxean egon aurretik, hala nola, Lazkaoko San Benito ikastola edo Zaldibiako Lardizabal herri eskola urrunez urrun. Egia esan, ez da erraza izan irakaslearen aukeraketa egitea, izan ere, Marijo bezain irakasle miresgarri asko baitaude ikastetxean baina berarekin ditudan oroitzapenak ez dira besteekin ditudan bezain bereziak.
Elkarrizketa proposatzerakoan nahiko urduri nengoen ez bainekien zein izango zen bere erantzuna, baina egia esan, proposamena asko gustatu zitzaion eta ez zidan inolako oztoporik jarri. Elkarrizketa Urriaren 4ean, larunbatean, egin genuen bere etxean. Ordu bat inguru egon ginen hizketan. Marijok nirekiko izan zuen jarrera, ez zen inondik ere izan, irakasle batek ikasle batekiko ikasgelan duen modukoa.
Elkarrizketaren bitartez, bere garaiko egoera desberdinak kontatu zizkidan, irakaskuntza metodoak, irakasleen formakuntzak, etab. Asko harritu ninduen garai hartatik gaur egunera arte irakaskuntzaren arloan eman diren aldaketak. Laburbilduz, esan daiteke oso interesgarria izan zela María José Garmendiarekin edukitako elkarrizketa eta aldi berean txikitako istorioak gogoratzeko balio izan zuela.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Barkatu, Aitor, hain berandu erantzutea, zurea pasatu egin zait-eta

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu