Teniseko klaseak
Lan honetarako, teniseko klaseak jasotzen dituen haur talde batean
oinarritu gara. Talde horretako partaideak hiru neska eta bost mutil dira eta
lehen hezkuntzako 3. zikloan ikasten dute; hau da, 10-12 urte bitarte.
Teniseko talde honetan haur guztiek elkarrekin egiten dute entrenamendua,
denak nahastuta. Baina egoera honen aurrean, arazo bat ikusi dugu. Haur guztiek
duten maila ez da berdina; batzuek oso ondo dakite tenisean jokatzen eta beste
batzuei berriz, gehiago kostatzen zaie. Horrek entrenamenduen erritmo egokia
eta aurrerapena eragozten du.
Arazoa konpontzeko, eta ikasle edo taldekide guztientzako egoera erosoago
bat lortzeko, bi talde txikiago sortzea pentsatu dugu, lau ikasleko bi talde,
alegia. Honekin, haurrak mailakatuago egongo dira eta errazagoa izango zaie
ikastea, bakoitzak duen mailari erreparatuz gero, alde handia dagoelako.
Gainera, gusturago egongo dira talde txikiagoetan eta gehiago ikasten dutela
sentituko dute, maila bereko taldekideekin jokatuko dutelako.
Gure ustez, aldaketa honek taldearen egoera hobetu dezake, haurrak ez
zirelako oso gustura sentitzen denak batera jokatzen. Alde batetik, tenisean
ondo dakitenek denbora galtzen zutela ikusten zutelako eta besteek, taldearen
aurrerapausoa oztopatzen zutela sentitzen zutelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina