MARIJOSE LARRAURI
ETA UNAI GARMENDIAREN ARTEKO ELKARRIZKETA
Irakasle
miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola jakin bezain pronto nik argi
eta garbi neukan nori egingo nion: Marijose Larrauriri. Marijose Abendaño ikastolako
nire tutorea izan zen Lehen Hezkuntzako azkenengo bi urteetan, hau da,
bostgarren eta seigarren mailetan. Gaur egun, ordea, Murgiako Herri Eskolan
dago finkatua, han baitauka bere plaza fijoa Haur Hezkuntzako andereño gisa.
Elkarrizketaren
berri eman nionean asko poztu zen bera aukeratu izanaz eta elkarrizketa bere
etxean egin genezakeela esan zidan. Nik gustu handiz onartu eta
elkarrizketarako data adostu genuen. Elkarrizketa eguna iritsi baino lehen
galdetegi txiki baten eskema egin nuen galdetu nahi nizkion alderdiekin eta galdetu
behar nizkionekin.
Elkarrizketa
egiteko eguna iritsi zen eta Marijoseren etxerantz abiatu nintzen autoz.
Bertan, kafesne bat eskaini zidan eta elkarrizketari ekin genion. Lehenik eta
behin bere gaur egungo egoeraz mintzatu zitzaidan, hau da, gaur egun Haur Hezkuntzako
tutore dela eta Murgiako Herri Eskolan dabilela. Ondoren, bere bizitza
profesionalari buruz galdetu nion eta berak laburpen txiki bate gin zidan,
azken finean irakaskuntzan daramatzan 28 urte luzeei buruz guztia kontatzea
ezinezkoa litzatekeelako. Galdera honetatik ez nekien gauza bat ikasi nuen:
Marijosek hiru espezialitate dituela: Haur Hezkuntzakoa, Gorputz Hezkuntzakoa
eta Lehen Hezkuntzakoa. Dirudienez lehen magisteritza ikasketak ez ziren gaur
egungoak bezalakoak, hau da, lehen letrak, zientziak edo filologiak aukeratu
behar zenituen hiru urtez irauten zuen diplomaturan eta ondoren Eusko Jaurlaritzak
eskeinitako espezialitateak egiteko aukera zeneukan. Elkarrizketarekin
jarraituz beste hainbat gai ezberdin jorratu genituen: momentu txarrak, momentu
onak, bere alderdi edo ezaugarri positiboak, gertaera bitxiak, bere etorkizuna
nola ikusten duen, … baina interesa benetan pizten zidan gaia Izarrako Herri Eskolan
emandako heziketa fisikoko bi urteak ziren. Hortaz, bi urte horietan ikasi
zuenari buruz mintza zitzaidan Marijose eta aholku on batzuk eman zizkidan
etorkizunean heziketa fisikoko irakasle izatera iristen banaiz praktikan
jartzeko. Esate baterako kasu zailen aurrean laguntza eskatzearen garrantzia,
hau da, profesionalei, lankideei eta familiei laguntza eskatzea.
Bukatzeko,
atera nuen ondorioetako bat zera izan zen: irakasle on batek zein ezaugarri
izan behar dituen galdetu nionean betiko erantzun tipikoetaz aparte hitz batek
sortu zidan interesa: gogoak. Marijosek esan zidan gogoak direla azken finean
irakasle ona izateko ezaugarririk garrantzitsuena, hau da, irakasle ona izateko
eta gauza berriak etengabe ikasteko benetako gogoak. Elkarrizketa hau oso
gustora egin dut eta gauza positibo asko ikasteaz gain aholku ederrak jaso
ditut. Azkenik, esan beharra daukat grabatzearen asuntoak zertxobait moztu edo
lotsatu egiten gintuela eta nahiz eta elkarrizketak 38 minutu iraun ia bi ordu
luzez egon ginela hizketan bere etxean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina