2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

POBREZIA HEZKUNTZA SISTEMAN

      Pobrezia, pobretasuna edo txirotasuna oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin eskuratzea da, zentzu hertsi batean. Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia bizi-kalitatearekin ere loturik dago; hain zuzen, hezkuntza, giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Horregatik, pobreziak hezkuntzan daukan eragina aztertzea erabaki dugu, gaur egun dauden ezberdintasunak aztertzeaz gain.

ZER DA? 

Hezkuntza sisteman aurki ditzakegun ezberdintasunak dira: arlo sozialekoak, arlo ekonomikokoak, eskola pribatu zein publikoetakoak…Ezberdintasun hauek guztiek hezkuntzari eragiten diote eta hezkuntza maila ezberdinak agertzea dakar.

ZERTARAKO?

Lehenik eta behin gai hau aukeratzearen arrazoia ondorengoa izan da: Munduari egoera honen berri ematea. Horretaz gain hezkuntzak dituen metodoak erabiliz ezberdintasun hauekin bukatzea posiblea dela uste dugu.

NON?

Gai hau oso zabala denez gure gizartean zentratzea erabaki dugu, hau da, Euskal Herriko hezkuntza sisteman eta bertako eskoletan gehienbat.

NOIZ?

Gaur egun pairatzen dugun irakaskuntza eredu ezberdinetan.

NOLA?

Hezkuntza sistema aldatuz eta ezberdintasun horien ezagutzera emanez. Adibidez, gurasoekin hitz eginez, berdinstasunez jokatuz, irakasle zein zuzendariekin hitz eginez…

ZERGAITIK?

Ez zaigulako bidezkoa iruditzen hezkuntza sisteman ezberdintasunak egotea. Guztiok hezkuntza sistema berdinean oinarrituz hezituak izan beharko ginatekelako, eskubide berdinekin.


2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

MAPA KONTZEPTUALAREN AZALPENA



Taldekide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , ikasi ditugun aspektu berriak gainontzeko taldekideekin amankomunean jarri ditugu. Irakasleek gutako bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigute, baina ideia gehienak antzekoak izan dira edo zer ikusia izan dute euren artean. Horren adibide da ume bakoitza bere aldetik ezagutu eta tratatu behar dela, hau da, ez garela denak berdinak eta indibidualizazio baten bidez hezi behar direla haurrak. Gainera, konturatu gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri barneratu beharko liratekeela edo ikasi egin beharko liratekeela.

 Esan beharra dugu, taldekide guztiak oso gustura ibili garela irakasleekin izandako elkarrizketetan eta elkarrizketa horietatik gauza aberats asko ikasi ditugula. Mapa kontzeptualean guztiok ikasitako edo barneratutako alderdien laburpen bat jartzen saiatu gara alderdi garrantzitsu guztiak edo gehienak bertan ageri daitezen eta gainerako taldeetakoekin partekatzeko aukera izan dezagun.

Kontzeptu mapari dagokionez, mapa honela banatu dugu: azpititulu edo azpigai ezberdin ipini ditugu. Lehenengoa irakasleen momentu onetan eta zailetan oinarritua. Bigarrena irakasle lanbidean izan ditzazkegun arazoetan eta haietatik irtetzeko metodoetan oinarrituta. Hirugarrena, Irakasle on batek izan behar dituen eta izan behar ez dituen ezaugarriei buruzkoa. Azkenik azkeneko azpigaia irakasleek erabilitako metodoei buruzkoa. Aipatu beharra dugu gai edo azpigai gehiago okurritu zaizkigula baino guztien artean hitz egin eta gero garrantzitsuenak iruditu zaizkigunekin baino ez garela gelditu. Ikasitakoaren laburpen txikia ondorengoa litzateke:

1.      Irakasleen bizitzan momentu on eta txar askorekin topo egingo dugula eta haietatik asko ikasten dela.
2.      Irakasle on batek honako ezaugarri hauek izan behar dituela: Prestakuntza ona, interesa eta gogoa izatea irakasteko, ezagutza egokiak izatea, teknika ezberdinak erabiltzea, umeak entzutea eta ulertzea…
3.      Irakaskuntzan sortu daitezkeen arazoak suertatzean profesionalei, gainerako irakasleei, familiari… laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
4.      Irakaskuntza metodo ezberdinak erabiltzea edo tartekatzea edota irakaskuntza metodo berriak probatzea ( talde elkarreragileak, txokoak, setimenezko jolasak…

           Amaitzeko, esan beharra daukagu, gure txikitako irakasleekin berriro ere harremana izateak asko poztu gaituela eta oroitzapen politak gogoratu ditugula. Gainera irakaskuntzari buruzko alderdi eta aholku garrantzitsu asko ikasi ditugu gutako bakoitzak eta seguru gaude etorkizunean oso baliagarri izango zaizkigula gutako askori.

MAPA KONTZEPTUALA


Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

ESKOLA BARRUKO ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARTEKO LOTURA



Gu biok, Unai eta Anartz, kirol arloko monitore gara duela bi urtez geroztik. 4-12 urte bitarteko haurrekin egiten dugu, eskolaz kanpoko hainbat kirol jardueratan: Psikomotrizitatea, igeriketa errekreatiboa, saskibaloia, futbola, multikirola, eta abar.


Norberaren esperientziak, gurasoekin izandako harremanak eta, azkenik, gu bion arteko iritzi-trukaketak izan dira ondorengo planteamendua egitera eraman gaituztenak. Planteamendua bi hitzetan esanda, honako hau da: aipatu ditugun hiru elementuek pentsarazi digute eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren artean egon beharreko loturaz hausnartu eta sakondu beharra dagoela, horren adibide ugari aurkitu ditugu, baina planteamenduaren norabidea ulertzeko maiz errepikatzen den bat aipatuko dugu: ume batzuk erosoago sentitzen dira eskolaz kanpoko jardueretan eskola barrukoetan baino eta alderantziz.


Eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren arteko aldeak aztertzen hasi eta, behar bezalako azterketa batek denbora asko eskatuko lukeen arren, batzuk argi eta garbi daudela dirudi: haurren ardura maila desberdina, motibazio desberdina, interesa…


Planteamenduari sendoago eusteko, gaur egungo adibide batzuetara jo dugu. Hala, irakaskuntza pribatuko nahiz publikoko zenbait ikastetxeren webguneak bisitatu ditugu eta honako behin-behineko  ondorio hauetara eraman gaituzte:

1.       Webgune gehienetan ez da eskolaz kanpoko jardueren planteamendu teoriko-pedagogikorik egiten edo, egiten denean, oso gaineko aipamenak egiten dira.

2.       Oro har, eskolaz kanpoko jarduerak isolaturik agertzen dira, hau da, zentro bakoitzaren ikasketa planarekin erlazionatu gabe.


           Horiek guztiek eraman gaituzte gure planteamendua egitera. Azken finean, ikerketa gai posible bat iradokitzen dugu gure esperientziak erakutsita uste dugulako emaitza onak lortuko liratekeela eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren arteko koordinazioa aztertu eta ondorio praktikoak ateraz gero.


EDU ETA ANARTZEN HARTEKO ELKARRIZKETA

Elkarrizketaren lana bidali zigutenean oso zaila egin zitzaidan aukeratzea nori egin elkarrizketa, irakasle miresgarri  bat pentsatzean, egia esateko, ez zitzaidan inor bururatzen; eta bururatzen zitzaidana irakasle ordezkoa zen, edo harremana galduta neukan.

Azkenean Edu aukeratu nuen, Edu heziketa zikloko gure tutorea zen. Agian nagusiagoak ginelako edo beraren izaeragatik beste irakasleekin izan ez dudan hurbiltasuna izan nuen, gainera gustukoa zuen gaiak irakasten zituen eta hori nabarmentzen zen klasea emateko moduan. 

Koldo Mitxelena institutu ondoan dagoen taberna batean elkartzea erabaki genuen; patioetan hamaiketakoa hartzera joaten ginen tabernara hain zuzen ere. Elkarrizketa hasterakoan, bion arteko erlazioa nahiko hotza izan zen, galderei ekin niolako zuzenean, baina elkarrizketa aurrera joan ahala, gero eta gusturago egon ginen.

Pentsatuta neuzkan galderaz aparte, beste hainbat gai ere ukitu genituen eta aurreko bi urteko oroitzapenak ere gogoratu genituen. Gauza asko argitu zidan hezkuntzari buruz, esan zidan batzuetan oso zaila izan daitekeela irakaslea izatea, askotan gauzak pentsatuta dauzkazun moduan ateratzen ez direlako edo umeen jarrera askotan ez delako gustatuko litzaizukeena bezain ona. Baina hori metodologia egokia erabilita eta psikologia pixka bat edukita ondo eramaten dela aipatu zidan. Gaur egun irakaslea izateko hizkuntzak jakitea oso garrantzitsua dela aipatu zidan, aukera asko zabaltzen dizula eta horretaz gain bidaiatzeko ere oso gomendagarria dela ( bioi asko gustatzen zaigu bidaiatzea) eta ingelera ikastera animatu zidan.


Guzti honekin batera oso gustura egon nintzela esan beharra daukat, hasiera batean elkarrizketaren ideia asko ez gustatu arren konturatu egin naiz esperientzia duen jendearekin hitz egiterakoan,  pentsatzen duzuna baino gehiago ikasten duzula, eta seguruenik beste irakasle batekin topatzen naizenean dauzkadan galderak egingo dizkiot inongo lotsarik gabe.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Teniseko klaseak



Teniseko klaseak


Lan honetarako, teniseko klaseak jasotzen dituen haur talde batean oinarritu gara. Talde horretako partaideak hiru neska eta bost mutil dira eta lehen hezkuntzako 3. zikloan ikasten dute; hau da, 10-12 urte bitarte.

Teniseko talde honetan haur guztiek elkarrekin egiten dute entrenamendua, denak nahastuta. Baina egoera honen aurrean, arazo bat ikusi dugu. Haur guztiek duten maila ez da berdina; batzuek oso ondo dakite tenisean jokatzen eta beste batzuei berriz, gehiago kostatzen zaie. Horrek entrenamenduen erritmo egokia eta aurrerapena eragozten du.

Arazoa konpontzeko, eta ikasle edo taldekide guztientzako egoera erosoago bat lortzeko, bi talde txikiago sortzea pentsatu dugu, lau ikasleko bi talde, alegia. Honekin, haurrak mailakatuago egongo dira eta errazagoa izango zaie ikastea, bakoitzak duen mailari erreparatuz gero, alde handia dagoelako. Gainera, gusturago egongo dira talde txikiagoetan eta gehiago ikasten dutela sentituko dute, maila bereko taldekideekin jokatuko dutelako.


Gure ustez, aldaketa honek taldearen egoera hobetu dezake, haurrak ez zirelako oso gustura sentitzen denak batera jokatzen. Alde batetik, tenisean ondo dakitenek denbora galtzen zutela ikusten zutelako eta besteek, taldearen aurrerapausoa oztopatzen zutela sentitzen zutelako.

2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata

Hizkuntzaren Garrantzia



Hizkuntzek betidanik izan dute garrantzia gaur egungo gizartean eta horregatik uste dugu gaur egungo hezkuntza sisteman garrantzia handiagoa izan beharko luketela. Jada, eskola desberdinetan hasi dira hizkuntzei garrantzi gehiago ematen eskolaz kanpoko jarduerak sortuz. Bertan gazteek, modu desberdin eta entretenigarri batean (jokoekin, abestuz, etab) hizkuntza desberdinak ikasteko aukera dute. Gure kasu pertsonalean barneratuz, iaz horrelako eskola batera joateko parada izan genuen eta esan beharra daukagu oso interesgarria eta era berean eraginkorra iruditu zitzaigula.
Ildo beretik jarraituz, komunikazio sare desberdinetatik eta iaz egindako praktiketatik ohartu gara hizkuntzak pisu gehiago eduki beharko lukeela. Hau guztia argudiatzeko hainbat adibide aipatuko ditugu. Lehenik eta behin esan, hizkuntza harreman berriak sustatzeko tresna bat dela. Aldi berean, gaur egungo egoera kontuan hartuz transzendentala iruditzen zaigu gazteek ahalik eta hizkuntza gehien barneratzea, izan ere, lan munduan sartzeko, hizkuntza desberdinak jakitea beharrezkoa baita. Argudio hauengatik uste dugu hezkuntza oso baliagarria izan daitekeela bai hezkuntzan non  beste edozein esparruetan, beraz, eskoletan protagonismo gehiago izatea gustatuko litzaiguke.
Laburbilduz, esan beharrean gaude, etorkizuna geroz eta zailagoa eta konplexuagoa dela. Horregatik dira garrantzitsuak hizkuntzak, hizkuntza guztiak. Ez bakarrik ingelesa. Izan ere, frantsesa, alemana, txinoa edo gaztelera bezalako hizkuntzak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari baitira eta aldi berean hauek ongietorriak izango lirateke.