Marijo eta Aitorren
arteko elkarrizketa
Nik Ordiziako
Urdaneta ikastetxe publikoan eman nituen HH eta LHko urteak. 3 urterekin hasi
eta 12 urterekin amaitu nuen abentura berri hura. Lan honen xedea irakasle
miresgarri bati elkarrizketa bat egitea zen eta horretarako LHko irakasle bat
hautatu nuen, euskarako irakaslea, hain zuzen ere.
Elkarrizketa
honetako protagonista María José Garmendia da. 53 urteko ordiziar honek hainbat
ikastetxe zapaldu ditu Urdaneta ikastetxean egon aurretik, hala nola, Lazkaoko
San Benito ikastola edo Zaldibiako Lardizabal herri eskola urrunez urrun. Egia
esan, ez da erraza izan irakaslearen aukeraketa egitea, izan ere, Marijo bezain
irakasle miresgarri asko baitaude ikastetxean baina berarekin ditudan oroitzapenak
ez dira besteekin ditudan bezain bereziak.
Elkarrizketa
proposatzerakoan nahiko urduri nengoen ez bainekien zein izango zen bere
erantzuna, baina egia esan, proposamena asko gustatu zitzaion eta ez zidan
inolako oztoporik jarri. Elkarrizketa Urriaren 4ean, larunbatean, egin genuen
bere etxean. Ordu bat inguru egon ginen hizketan. Marijok nirekiko izan zuen
jarrera, ez zen inondik ere izan, irakasle batek ikasle batekiko ikasgelan duen modukoa.
Elkarrizketaren
bitartez, bere garaiko egoera desberdinak kontatu zizkidan, irakaskuntza
metodoak, irakasleen formakuntzak, etab. Asko harritu ninduen garai hartatik
gaur egunera arte irakaskuntzaren arloan eman diren aldaketak. Laburbilduz,
esan daiteke oso interesgarria izan zela María José Garmendiarekin edukitako
elkarrizketa eta aldi berean txikitako istorioak gogoratzeko balio izan zuela.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Barkatu, Aitor, hain berandu erantzutea, zurea pasatu egin zait-eta
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.