2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

POBREZIA HEZKUNTZA SISTEMAN

      Pobrezia, pobretasuna edo txirotasuna oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin eskuratzea da, zentzu hertsi batean. Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia bizi-kalitatearekin ere loturik dago; hain zuzen, hezkuntza, giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Horregatik, pobreziak hezkuntzan daukan eragina aztertzea erabaki dugu, gaur egun dauden ezberdintasunak aztertzeaz gain.

ZER DA? 

Hezkuntza sisteman aurki ditzakegun ezberdintasunak dira: arlo sozialekoak, arlo ekonomikokoak, eskola pribatu zein publikoetakoak…Ezberdintasun hauek guztiek hezkuntzari eragiten diote eta hezkuntza maila ezberdinak agertzea dakar.

ZERTARAKO?

Lehenik eta behin gai hau aukeratzearen arrazoia ondorengoa izan da: Munduari egoera honen berri ematea. Horretaz gain hezkuntzak dituen metodoak erabiliz ezberdintasun hauekin bukatzea posiblea dela uste dugu.

NON?

Gai hau oso zabala denez gure gizartean zentratzea erabaki dugu, hau da, Euskal Herriko hezkuntza sisteman eta bertako eskoletan gehienbat.

NOIZ?

Gaur egun pairatzen dugun irakaskuntza eredu ezberdinetan.

NOLA?

Hezkuntza sistema aldatuz eta ezberdintasun horien ezagutzera emanez. Adibidez, gurasoekin hitz eginez, berdinstasunez jokatuz, irakasle zein zuzendariekin hitz eginez…

ZERGAITIK?

Ez zaigulako bidezkoa iruditzen hezkuntza sisteman ezberdintasunak egotea. Guztiok hezkuntza sistema berdinean oinarrituz hezituak izan beharko ginatekelako, eskubide berdinekin.


2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

MAPA KONTZEPTUALAREN AZALPENA



Taldekide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , ikasi ditugun aspektu berriak gainontzeko taldekideekin amankomunean jarri ditugu. Irakasleek gutako bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigute, baina ideia gehienak antzekoak izan dira edo zer ikusia izan dute euren artean. Horren adibide da ume bakoitza bere aldetik ezagutu eta tratatu behar dela, hau da, ez garela denak berdinak eta indibidualizazio baten bidez hezi behar direla haurrak. Gainera, konturatu gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri barneratu beharko liratekeela edo ikasi egin beharko liratekeela.

 Esan beharra dugu, taldekide guztiak oso gustura ibili garela irakasleekin izandako elkarrizketetan eta elkarrizketa horietatik gauza aberats asko ikasi ditugula. Mapa kontzeptualean guztiok ikasitako edo barneratutako alderdien laburpen bat jartzen saiatu gara alderdi garrantzitsu guztiak edo gehienak bertan ageri daitezen eta gainerako taldeetakoekin partekatzeko aukera izan dezagun.

Kontzeptu mapari dagokionez, mapa honela banatu dugu: azpititulu edo azpigai ezberdin ipini ditugu. Lehenengoa irakasleen momentu onetan eta zailetan oinarritua. Bigarrena irakasle lanbidean izan ditzazkegun arazoetan eta haietatik irtetzeko metodoetan oinarrituta. Hirugarrena, Irakasle on batek izan behar dituen eta izan behar ez dituen ezaugarriei buruzkoa. Azkenik azkeneko azpigaia irakasleek erabilitako metodoei buruzkoa. Aipatu beharra dugu gai edo azpigai gehiago okurritu zaizkigula baino guztien artean hitz egin eta gero garrantzitsuenak iruditu zaizkigunekin baino ez garela gelditu. Ikasitakoaren laburpen txikia ondorengoa litzateke:

1.      Irakasleen bizitzan momentu on eta txar askorekin topo egingo dugula eta haietatik asko ikasten dela.
2.      Irakasle on batek honako ezaugarri hauek izan behar dituela: Prestakuntza ona, interesa eta gogoa izatea irakasteko, ezagutza egokiak izatea, teknika ezberdinak erabiltzea, umeak entzutea eta ulertzea…
3.      Irakaskuntzan sortu daitezkeen arazoak suertatzean profesionalei, gainerako irakasleei, familiari… laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
4.      Irakaskuntza metodo ezberdinak erabiltzea edo tartekatzea edota irakaskuntza metodo berriak probatzea ( talde elkarreragileak, txokoak, setimenezko jolasak…

           Amaitzeko, esan beharra daukagu, gure txikitako irakasleekin berriro ere harremana izateak asko poztu gaituela eta oroitzapen politak gogoratu ditugula. Gainera irakaskuntzari buruzko alderdi eta aholku garrantzitsu asko ikasi ditugu gutako bakoitzak eta seguru gaude etorkizunean oso baliagarri izango zaizkigula gutako askori.

MAPA KONTZEPTUALA


Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

ESKOLA BARRUKO ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARTEKO LOTURA



Gu biok, Unai eta Anartz, kirol arloko monitore gara duela bi urtez geroztik. 4-12 urte bitarteko haurrekin egiten dugu, eskolaz kanpoko hainbat kirol jardueratan: Psikomotrizitatea, igeriketa errekreatiboa, saskibaloia, futbola, multikirola, eta abar.


Norberaren esperientziak, gurasoekin izandako harremanak eta, azkenik, gu bion arteko iritzi-trukaketak izan dira ondorengo planteamendua egitera eraman gaituztenak. Planteamendua bi hitzetan esanda, honako hau da: aipatu ditugun hiru elementuek pentsarazi digute eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren artean egon beharreko loturaz hausnartu eta sakondu beharra dagoela, horren adibide ugari aurkitu ditugu, baina planteamenduaren norabidea ulertzeko maiz errepikatzen den bat aipatuko dugu: ume batzuk erosoago sentitzen dira eskolaz kanpoko jardueretan eskola barrukoetan baino eta alderantziz.


Eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren arteko aldeak aztertzen hasi eta, behar bezalako azterketa batek denbora asko eskatuko lukeen arren, batzuk argi eta garbi daudela dirudi: haurren ardura maila desberdina, motibazio desberdina, interesa…


Planteamenduari sendoago eusteko, gaur egungo adibide batzuetara jo dugu. Hala, irakaskuntza pribatuko nahiz publikoko zenbait ikastetxeren webguneak bisitatu ditugu eta honako behin-behineko  ondorio hauetara eraman gaituzte:

1.       Webgune gehienetan ez da eskolaz kanpoko jardueren planteamendu teoriko-pedagogikorik egiten edo, egiten denean, oso gaineko aipamenak egiten dira.

2.       Oro har, eskolaz kanpoko jarduerak isolaturik agertzen dira, hau da, zentro bakoitzaren ikasketa planarekin erlazionatu gabe.


           Horiek guztiek eraman gaituzte gure planteamendua egitera. Azken finean, ikerketa gai posible bat iradokitzen dugu gure esperientziak erakutsita uste dugulako emaitza onak lortuko liratekeela eskolaz kanpoko eta eskola barruko jardueren arteko koordinazioa aztertu eta ondorio praktikoak ateraz gero.


EDU ETA ANARTZEN HARTEKO ELKARRIZKETA

Elkarrizketaren lana bidali zigutenean oso zaila egin zitzaidan aukeratzea nori egin elkarrizketa, irakasle miresgarri  bat pentsatzean, egia esateko, ez zitzaidan inor bururatzen; eta bururatzen zitzaidana irakasle ordezkoa zen, edo harremana galduta neukan.

Azkenean Edu aukeratu nuen, Edu heziketa zikloko gure tutorea zen. Agian nagusiagoak ginelako edo beraren izaeragatik beste irakasleekin izan ez dudan hurbiltasuna izan nuen, gainera gustukoa zuen gaiak irakasten zituen eta hori nabarmentzen zen klasea emateko moduan. 

Koldo Mitxelena institutu ondoan dagoen taberna batean elkartzea erabaki genuen; patioetan hamaiketakoa hartzera joaten ginen tabernara hain zuzen ere. Elkarrizketa hasterakoan, bion arteko erlazioa nahiko hotza izan zen, galderei ekin niolako zuzenean, baina elkarrizketa aurrera joan ahala, gero eta gusturago egon ginen.

Pentsatuta neuzkan galderaz aparte, beste hainbat gai ere ukitu genituen eta aurreko bi urteko oroitzapenak ere gogoratu genituen. Gauza asko argitu zidan hezkuntzari buruz, esan zidan batzuetan oso zaila izan daitekeela irakaslea izatea, askotan gauzak pentsatuta dauzkazun moduan ateratzen ez direlako edo umeen jarrera askotan ez delako gustatuko litzaizukeena bezain ona. Baina hori metodologia egokia erabilita eta psikologia pixka bat edukita ondo eramaten dela aipatu zidan. Gaur egun irakaslea izateko hizkuntzak jakitea oso garrantzitsua dela aipatu zidan, aukera asko zabaltzen dizula eta horretaz gain bidaiatzeko ere oso gomendagarria dela ( bioi asko gustatzen zaigu bidaiatzea) eta ingelera ikastera animatu zidan.


Guzti honekin batera oso gustura egon nintzela esan beharra daukat, hasiera batean elkarrizketaren ideia asko ez gustatu arren konturatu egin naiz esperientzia duen jendearekin hitz egiterakoan,  pentsatzen duzuna baino gehiago ikasten duzula, eta seguruenik beste irakasle batekin topatzen naizenean dauzkadan galderak egingo dizkiot inongo lotsarik gabe.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Teniseko klaseak



Teniseko klaseak


Lan honetarako, teniseko klaseak jasotzen dituen haur talde batean oinarritu gara. Talde horretako partaideak hiru neska eta bost mutil dira eta lehen hezkuntzako 3. zikloan ikasten dute; hau da, 10-12 urte bitarte.

Teniseko talde honetan haur guztiek elkarrekin egiten dute entrenamendua, denak nahastuta. Baina egoera honen aurrean, arazo bat ikusi dugu. Haur guztiek duten maila ez da berdina; batzuek oso ondo dakite tenisean jokatzen eta beste batzuei berriz, gehiago kostatzen zaie. Horrek entrenamenduen erritmo egokia eta aurrerapena eragozten du.

Arazoa konpontzeko, eta ikasle edo taldekide guztientzako egoera erosoago bat lortzeko, bi talde txikiago sortzea pentsatu dugu, lau ikasleko bi talde, alegia. Honekin, haurrak mailakatuago egongo dira eta errazagoa izango zaie ikastea, bakoitzak duen mailari erreparatuz gero, alde handia dagoelako. Gainera, gusturago egongo dira talde txikiagoetan eta gehiago ikasten dutela sentituko dute, maila bereko taldekideekin jokatuko dutelako.


Gure ustez, aldaketa honek taldearen egoera hobetu dezake, haurrak ez zirelako oso gustura sentitzen denak batera jokatzen. Alde batetik, tenisean ondo dakitenek denbora galtzen zutela ikusten zutelako eta besteek, taldearen aurrerapausoa oztopatzen zutela sentitzen zutelako.

2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata

Hizkuntzaren Garrantzia



Hizkuntzek betidanik izan dute garrantzia gaur egungo gizartean eta horregatik uste dugu gaur egungo hezkuntza sisteman garrantzia handiagoa izan beharko luketela. Jada, eskola desberdinetan hasi dira hizkuntzei garrantzi gehiago ematen eskolaz kanpoko jarduerak sortuz. Bertan gazteek, modu desberdin eta entretenigarri batean (jokoekin, abestuz, etab) hizkuntza desberdinak ikasteko aukera dute. Gure kasu pertsonalean barneratuz, iaz horrelako eskola batera joateko parada izan genuen eta esan beharra daukagu oso interesgarria eta era berean eraginkorra iruditu zitzaigula.
Ildo beretik jarraituz, komunikazio sare desberdinetatik eta iaz egindako praktiketatik ohartu gara hizkuntzak pisu gehiago eduki beharko lukeela. Hau guztia argudiatzeko hainbat adibide aipatuko ditugu. Lehenik eta behin esan, hizkuntza harreman berriak sustatzeko tresna bat dela. Aldi berean, gaur egungo egoera kontuan hartuz transzendentala iruditzen zaigu gazteek ahalik eta hizkuntza gehien barneratzea, izan ere, lan munduan sartzeko, hizkuntza desberdinak jakitea beharrezkoa baita. Argudio hauengatik uste dugu hezkuntza oso baliagarria izan daitekeela bai hezkuntzan non  beste edozein esparruetan, beraz, eskoletan protagonismo gehiago izatea gustatuko litzaiguke.
Laburbilduz, esan beharrean gaude, etorkizuna geroz eta zailagoa eta konplexuagoa dela. Horregatik dira garrantzitsuak hizkuntzak, hizkuntza guztiak. Ez bakarrik ingelesa. Izan ere, frantsesa, alemana, txinoa edo gaztelera bezalako hizkuntzak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari baitira eta aldi berean hauek ongietorriak izango lirateke.


                                            

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

LANDER AZNAL ETA YASSIN REGHIFEN ARTEKO ELKARRIZKETA

LANDER AZNAL ETA YASSIN REGHIFEN ARTEKO ELKARRIZKETA


Nik elkarrizketa Lander Aznali egin diot. Hau lehen hezkuntzako irakaslea da eta berak irakasten dituen asignaturak euskara, ingurunea eta tutoretza dira. Gaur egun Murgiako ikastetxean irakasten du eta oso gustura dagoela adierazi ziten. Elkarrizketa taberna batean egin genuen garagardo batzuk hartzen genituela, eta benetan oso gustura egon nintzen berarekin, gainera, elkarrizketa amaitu eta gero bertan jarraitu genuen beste gai batzuei buruz hitz egiten eta  garagardo gehiago edaten.

Landerrek argi zuen irakaslea izan nahi zuela, alde batetik, asko gustatzen zaiolako umeekin egotea eta bestetik, berari asko gustatzen zaiolako irakastea, bere ideiak adieraztea eta umeak ondo hezitzea, hau da, berak esan ziten bezala hauek burujabe izatea eta  gauza berriak ikasteko interesa piztu eta ikasten jarrai dezaten.

Berarekin hizketan ari nintzela zenbait gauza kontatu zizkidan irakaslea izateari buruz. Esaterako, oso momentu onak pasatzen dituela umeekin, beraiek pozik ikustea eta berarekin ondo daudela sentitzen duenean eta ondo pasatzen ari direnean berari ere satisfakzio sorrarazten dio eta hori gogo gehiago ematen dizkio irakasle izaten jarraitzeko. Askotan esaten dit umeekin futbolari buruz hitz egiten duela eta elkarrekin gustura egoten direla, azken finean Landerri asko gustatzen zaio futbola eta umeei ere. Baina baita ere momentu txarrak daudela esan ziten baino horiei aurre egin behar zaiela, azkenean horiek eta gero berriro ere onak egongo dira.


Azkenik, magisteritzari buruz hitz egitean aitortu dit Boloniarekin gauzak asko aldatu direla eta bera ez da horren aldekoa, gainera, baita ere aipatu dit praktika gehiago egin beharko zirela. Bera praktikatan egon zenean oso ondo egon zen, baina gehiago egin beharko zirela uste du, izan ere, gaur egun teoriari inportantzia asko ematen baitzaio.

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Marijose eta Anderren arteko elkarrizketa


Marijose eta Anderren arteko elkarrizketa



Lehen Hezkuntzako 4. mailako urtea oso urte aberasgarria izan zen niretzat, urte horretan asko markatu ninduen irakasle bat izan nuelako. Irakasle hau Marijose Urkiola izan zen, Euskarako irakaslea. Berarekin oso tratu ona izan nuen eta bere klaseetara oso gustura joaten nintzela gogoan dut. Horregatik, izandako irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola jakiterakoan, bera izan zen bururatu zitzaidan lehenengoa.

Marijosek Ordiziako Urdaneta ikastetxean egiten zuen lan nik bertan ikasten nuenean, hau da, orain dela 10 urte. Gaur egun, Ataungo Aita Iparragirre herri eskolan dabil lanean. Berak dioenez, ikastetxe bateko edo beste bateko irakasle izatea oso ezberdina da, ikastetxeek duten funtzionatzeko modua nahiko desberdina delako.

Elkarrizketa oso entretenigarria egin zitzaidan. Oso lasai egon ginen biak, nahiz eta ni hasieran urduritasun puntu batekin egon, elkarrizketa nola joango zen beldurrez nintzelako. Bere irakasle bizitzan zehar gertatutako hainbat esperientzia eta anekdota kontatu zizkidan, horietako batzuk inoiz imajinatuko ez nituenak. Oso aberasgarria izan zen elkarrizketa, bai nire irakasle ikasketan baliagarria izango zaidalako eta baita eguneroko bizitzan ere oso ohikoak diren egoerei nola aurre egin azaldu zidalako.

Elkarrizketan hainbat gairi buruz hitz egin genuen, baina berak behin eta berriz plazaratzen zuena eta garrantzia gehien hartzen zuena haurren egoera emozionala zen. Hainbat arlotako irakaslea izana da Marijose, baina bere ustez, haur batek ezin du lanik egin ez matematika arloan, ez gaztelanian, ez euskaran eta ez beste edozein arlotan, bere egoera emozionala ez badago behar den moduan. Hau da, ikasle guztiek dute egoera pertsonal ezberdina eta horietako bakoitza kontutan ez badute hartze irakasleek, haurrak ez du ezer egingo eta segun eta nolakoa den bere izateko era, modu batean edo beste batean kanporatuko ditu behar dituen atentzio emozionalak.


Hitzordutik ateratako balorazioa oso positiboa izan da. Oso gustura egon ginen biak eta ordu bat inguru elkarrekin egon eta gero, agurtu eta bakoitzak bere bidearekin jarraitu zuen.

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena



KOLDO ZUBIZARRETA ETA ALEX GONZALEZEN ARTEKO   ELKARRIZKETA


Orain dela egun batzuk irakaskuntza funtzioko irakaslea guk izandako irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egiteko esan zigun. Momento horretatik nik argi izan nuen bostgarren, seigarren eta DBH-ko gorputz hezkuntzako irakasleari egingo niola.

Koldo Zubizarreta, Armentia ikastolako gorputz hezkuntzako irakaslea da eta duela urte batzuk nire irakaslea izan zen. Koldo nire irakasle miresgarriena zen, izan ere, beraren klaseak emateko modua asko gustatzen zitzaidalako, gainera biok korrika egitea gustatzen zitzaigun eta askotan korrika egiteari buruz hitz egiten genuen.

Armentiara joan nintzenean Koldori elkarrizketa egitera, nahiko urduri nengoen duela urte asko berarekin hitz egin gabe nengoelako, baina esan behar dut berarekin topo egin nuenean urduritasun hori bapatean kendu zitzaidan. Nire ustez betiko konfidantza eta laguntasuna eskaini zidakako izan zen.

Elkarrizketari buruz aipatu dezaket oso interesgarria iruditu zitzaidala, berarekin hitz egiten oso ondo sentitu nintzen, izan ere, beste egunean sentitutako ikasle-irakasle harremana lagun artekoa izan zen eta gustatu zitzaidan. Gutxi gora behera 30 minutu hitz egiten egon ginen, bertan Koldok aipatutako gauzarik garrantzitsuenetarikoa pertsona bakoitzak beraren lana gustoko behar zuela izan zen, nahiz eta batzuetan hobe izatea  gustoko duzun lanarekin dirutxo bat irabaztea gustoko ez duzun batekin asko irabaztea baino.

Esan beharra daukat elkarrizketa egiten egon garen denboran oso lasai, gustora eta arreta handiarekin egon nintzela, nire ustez guaza inportanteak eta interesgarriak kontatu zizkidalako eta gainera hainbat gomendio kontatu zizkidan aintzat hartutakoak. Laburbilduz, bi lagunen arteko elkarrizketa izan zen.




                                                                                 Alex Gonzalez

2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

Marijose Larrauri eta Unai Garmendiaren arteko elkarrizketa



MARIJOSE LARRAURI ETA UNAI GARMENDIAREN ARTEKO ELKARRIZKETA


                Irakasle miresgarri bati elkarrizketa egin behar geniola jakin bezain pronto nik argi eta garbi neukan nori egingo nion: Marijose Larrauriri. Marijose Abendaño ikastolako nire tutorea izan zen Lehen Hezkuntzako azkenengo bi urteetan, hau da, bostgarren eta seigarren mailetan. Gaur egun, ordea, Murgiako Herri Eskolan dago finkatua, han baitauka bere plaza fijoa Haur Hezkuntzako andereño gisa.
                Elkarrizketaren berri eman nionean asko poztu zen bera aukeratu izanaz eta elkarrizketa bere etxean egin genezakeela esan zidan. Nik gustu handiz onartu eta elkarrizketarako data adostu genuen. Elkarrizketa eguna iritsi baino lehen galdetegi txiki baten eskema egin nuen galdetu nahi nizkion alderdiekin eta galdetu behar nizkionekin.
                Elkarrizketa egiteko eguna iritsi zen eta Marijoseren etxerantz abiatu nintzen autoz. Bertan, kafesne bat eskaini zidan eta elkarrizketari ekin genion. Lehenik eta behin bere gaur egungo egoeraz mintzatu zitzaidan, hau da, gaur egun Haur Hezkuntzako tutore dela eta Murgiako Herri Eskolan dabilela. Ondoren, bere bizitza profesionalari buruz galdetu nion eta berak laburpen txiki bate gin zidan, azken finean irakaskuntzan daramatzan 28 urte luzeei buruz guztia kontatzea ezinezkoa litzatekeelako. Galdera honetatik ez nekien gauza bat ikasi nuen: Marijosek hiru espezialitate dituela: Haur Hezkuntzakoa, Gorputz Hezkuntzakoa eta Lehen Hezkuntzakoa. Dirudienez lehen magisteritza ikasketak ez ziren gaur egungoak bezalakoak, hau da, lehen letrak, zientziak edo filologiak aukeratu behar zenituen hiru urtez irauten zuen diplomaturan eta ondoren Eusko Jaurlaritzak eskeinitako espezialitateak egiteko aukera zeneukan. Elkarrizketarekin jarraituz beste hainbat gai ezberdin jorratu genituen: momentu txarrak, momentu onak, bere alderdi edo ezaugarri positiboak, gertaera bitxiak, bere etorkizuna nola ikusten duen, … baina interesa benetan pizten zidan gaia Izarrako Herri Eskolan emandako heziketa fisikoko bi urteak ziren. Hortaz, bi urte horietan ikasi zuenari buruz mintza zitzaidan Marijose eta aholku on batzuk eman zizkidan etorkizunean heziketa fisikoko irakasle izatera iristen banaiz praktikan jartzeko. Esate baterako kasu zailen aurrean laguntza eskatzearen garrantzia, hau da, profesionalei, lankideei eta familiei laguntza eskatzea.
                Bukatzeko, atera nuen ondorioetako bat zera izan zen: irakasle on batek zein ezaugarri izan behar dituen galdetu nionean betiko erantzun tipikoetaz aparte hitz batek sortu zidan interesa: gogoak. Marijosek esan zidan gogoak direla azken finean irakasle ona izateko ezaugarririk garrantzitsuena, hau da, irakasle ona izateko eta gauza berriak etengabe ikasteko benetako gogoak. Elkarrizketa hau oso gustora egin dut eta gauza positibo asko ikasteaz gain aholku ederrak jaso ditut. Azkenik, esan beharra daukat grabatzearen asuntoak zertxobait moztu edo lotsatu egiten gintuela eta nahiz eta elkarrizketak 38 minutu iraun ia bi ordu luzez egon ginela hizketan bere etxean.